"Ados zaude indarkeriari elkarrizketa bidez amaiera emateko prozesu bat bultzatzearekin, baldin eta ETAk aldez aurretik erakusten badu zalantzarik gabeko moduan indarkeriari behin eta betiko amaiera emateko borondatea?"
"Ados zaude euskal alderdiek, bazterketarik gabe, Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea gauzatzeari buruz Akordio Demokratiko bat lortzeko negoziazio-prozesu bati ekitearekin, eta Akordio hori 2010. urtea bukatu baino lehen erreferendumera jartzearekin?".
2008/05/28 18:33:33.297 GMT+2
Bi galdera.
Nork: xa2er.2008/05/28 18:33:33.297 GMT+2
Etiketak:
galdeketa
eskubidea
autodeterminazio
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)


Erantzunak
Ezin da baldintzapeko galderarik egin: ados zaude mundutik aberatsena izateaz, zerua gorri bihurtzen bada?
2. galdera: zer da erabakitzeko eskubidea? Ez al daukagu lehendik? Edota burujabetasunaz ari da? Zergatik ez da aipatzen burujabetasuna?
1. eta 2. galderak: biak bidebakarrekoak dira, hots: baietz esanez gero, badakit zer bozkatzen dudan, baina ezetz bozkatuz gero, zeren alde egiten dut? Ez dago testuaren aurkako tesirik.
1. eta 2. galderak: nahasiak eta luzeegiak dira. Zer bozkatu behar dut testuak dioenaren parte batekin ados ez banago?
Nork: abertzale bakezalea.2008/05/29 09:28:07.246 GMT+2
Nork: xa2er.2008/06/01 15:18:25.189 GMT+2
http://www.blogak.com/xa2er