Aurrekariak hauek izan ditut: 1999ko udazkenean Tolosako Iruña tabernan, 2004ko abenduan Ohiartzungo udaletxeko batzar aretoan, 2005ko abenduan Legorretako gaztetxean eta iazko azaroan Donostiako Gazteszenan.
Zin dagit ekitaldi guztiak unkigarriak suertatu zaizkidala. Musikari bezala HAUNDIAK dira.

Beraien CD guztiak ditudala esatea ere, soberan dago.
Ez daukat hitzik Ubeda anaiek & akolitoek sorrarazten dizkidate animoak deskribatzeko: Aluzinatu egiten det beraiekin.
Zitea bihar Bonberenean 22.30tan Desordutan taldearekin batera.
Kontzertuarekin zeharkako erlazioa badu ere, esanguratsua suertatzen zait Bonbereneako jendeak hauteskundeen inguruan alderdi politikoek Bonbereneaz egiten dute erabilpen elektorala salatuz atera duen prentsa oharra:
"Nahikoa da!!Ez da lehen aldia Jokin Bildarratz kanpaina elektorala modu traketsean egiten ikusten dudala, Gipuzkoa Encounterrean ere txorrada batzu bota baizizkigun.
Bonbereneatik Tolosako herritarrei mezua.
Bonbereneako kideok, hauteskunde kanpaina dela eta Bonberenearekin egiten den erabilera elektorala salatu nahi dugu.
Gipuzkoar edapena duen egunkari batean irakurri ahal izan dugunez, Bonberenearen etorkizuna, zer eta nola izango den azaltzen ziguten. Hori dela eta, Jokin Bildarratz-i eskatu nahi diogu Bonberenea ez dezala sartu lehia elektoraletan.
Bukatzeko, Bonbereneako kideok ondorengoa azaldu nahi dugu.
-Bonberenea ez da oraindik akordio batera iritsi Tolosan lanean diharduten inongo alderdi politikorekin.
-Ez da lehen aldia gertatzen dela, eta horregatik, Bonbereneako kideok alderdi politiko guztiei eskatu nahi die Bonbereneako iharduera joko elektoraletatik kanpo uztera.
Bakoitzari berea"


Idatzi artikulu bat