
Kontzertuaren aurreko asteetan jakitera eman zen bezala, taldeko mutilek zuzeneko CD eta DVDa grabatu zuten eta kontzertuan ikusi genuenagatik: eszenategiko prestaketa, irudiak, proiekzioak..., ekitaldi oso, oso txukuna prestatu zutenik ez dago ukatzerik. Hogeitabat abesti, akustika itzela, Leidor lepo beteta... kriston saioa!!
Kontzertuan 2. ilara egoteko aukera/zortea izan genuen eta bertatik 399 argazki hartzeko aukera izan nuen eguberritan erosi dudan kamera berriarekin. Antolatzaileei eta taldekideei eskerrak eman nahi dizkiet argazkiak hartzen uzteagatik. Zinez.
Argazki guzti horietatik post honekin batera jarri dudana da publiko egin dudan bakarra, hala ere, denbora hartzen dudanean itxurosoenak Interneten eskuragarri jartzeari ekingo diot.





Idatzi artikulu bat