Ta orain anekdota ;-)
2006ko bueltan Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanaren saltsetan nenbilelarik, urte horretako azaroan Ordizia eta Beasaingo Udaletan AHTaren inguruko informazioa eskatuz mozio batzu aurkeztu genituen eta gure taldeak aurkeztu zuen mozioaren aurretik Udaleko saltsak eta kontuak entzule bezala entzuteko aukera izan nuen.

Aurretik Fernando Boada puntualki bada ezagutzen banuen ere, arratsalde horretan izan zuen jarrerak txundituta utzi ninduen: "Éste tío tiene menos luces que la habitación del Conde Drácula".
Zeazki zein gaietaz ari ziren ez dut gogoan, baina Udaleko kontu baten inguruan Patxi Plazaola alkatearekin ika-mika antzu batean sartzen saiatu izan zen, saiatu, Patxik ematen zizkion erantzunak Boadaren jarrera zuri eta infantilak behin eta berriz agerian geratzen ari baizirien. Beste alderdietako zinegotziek ere, eta PSOEko bere lagunek barne, Boadaren umekeriaz jabetu zirela agerikoa egin zitzaidan.
Ez ni galdetu zertaz zijoan Boadaren jarrera infantila, ziur Beasaingo Udaleko aktetan jasota dagoela, baina batzar horretatik Fernando Boadaren CIa eta folio batenak parekoak direla argi geratu zitzaidan.
Arratsalde horretako beste anekdota bat:
Txundituta utzi ninduen beste gauza bat PSOEko Alfonso Segade zinegotziak Goierriko Hitzako kazetariarekiko izan zuen jarrera txuloputeskoa izan zen. Aidanez, PSOEk ez dakit ze gaiaren inguruan prentsa ohar bat atera zuen eta batzar aretoan zeuden Hitza eta Diario Vascoko kazetariei eman beharrean DVkoari eskuan eman zion soilik Hitzako kazetaria sorbaldaren gainetik irrifar ironikoa eskaini ziolarik.
Segade honen ibilbide mamitsuaz beste batean jardungo gara blog hobetan, lasai.
Beraz, abertzale bezala, Fernando Boada Madrilen diputadu izendatu izana berri pozgarria delakoan nago inongo zalantza izpirik gabe. Animo Fernando!





Erantzunak
Ese traje se lo ha regalado el Bigotes!!!
Hamaika ikusteko jaioak gara...Ya veras como este se confunde a la hora de votar en el congreso y la lia...
Ondo izan
Nork: uxo.2009/06/29 07:31:36.577 GMT+2