Blogak.com

Create a new blog   Log in to your blog

2007/12/30 18:47:04.209 GMT+1

Deabruak Bonberenean: Rock'n'Roll Damnation!!!!

Joder, ze ona!!: Intro bezala AC/DCren 1978ko Powerage diskako Rock'n'Roll Damnation abestiarekin hasi zuten Deabruak Teilatuetaneko mutilek abenduaren 29ko festa Bonberenean: Jarraian, erabateko dominioa etorri zen.

Intro: Rock'n'Roll Damnation!


Orbitaleko Phil&Paul Hartnoll anaien estiloa jarraituz atera zirelarik eszenategira, egon ez zinetenok kristo kontzertu eta festa galdu zenuten berriro hasi diren alproja hauen bitartez. Bide Ertzeaneko entzulea izanik, tangenzialki bada ere, Deabruak Ubeda anaien aurreko proiektua izan zela banekien, are eta gehiago, Beasaingo Arriaran auzoko festa batzutan jo zutela ere gogoan dut! Baina garai haietan, 1995-97, Orbital ta Cathedral baino ez nituen entzuten.

18/98 abestia 1go. bisean jo zutenekoa.


Azkeneko bisak


By the way: Deabruak ze musika estilo egiten duen jakin nahi duenak beraien MySpace-era sartzea du, hainbat abesti dituzte entzungai.



Abesti soil batzu ezagunak egiten bazitzaizkidan ere, "pipa" pasa genuen bertaratutakoak, bertan hartutako argazki eta bideoak testigu.


Aritz "Frankenstein" Mendieta.

   
Aritz ostiana egiten. Tartean Desordutaneko jendea ageri da.

   


Aritzen elizara konbertitu gaitezen erretolikan.

    
Bonberenari "Zorionak zuri" abesten 10. urteurrenan. Roadie prestuak dituzte Bonberenean ;-)


Azkeneko bisetan gainean ditugun iñauterietako piurekin agertu zitzaizkigun. Impagable.


Iñigo: Máquina. Baterijole "makinero" aparta!
Ubeda anaiak: Young anaiak bezala Gibson kitarra eta bajuarekin doinuak jartzen. Kaña.
Aritz: TV preacher totala!!!

Deabruak not dead!!


...1973, zein urte elegantea! kinta berberekoak garelako izango al da?


Posted by: xa2er.2007/12/30 18:47:04.209 GMT+1
Tags: teilatuetan bonberenea deabruak | Permalink | Comments (3) | References (0)

Comments

Ta Gorrotxategik egin zuen Deabruen txokolatezko tartaz ez duzu ezer komentatzen? Nik uste dut "zerbait" zuela, zeren nik behintzat kriston kolokoia hartu nuen...

Ze ongi pasa genuen... Deabruak guarda zaitzaten!

Posted by: Putre Zahar.2007/12/31 12:35:06.465 GMT+1
http://www.myspace.com/deabruak

Ez nian dastatzeko aukerarik zian, pena!

Posted by: xa2er.2007/12/31 16:17:40.168 GMT+1

Bai, ni ere Gorrotxategik zeoze gehitu ziolakoan nago... Guk bonberoko pareta dastatu genuen...baino baita Joniren aurpegiko zatiren bat...

Bitartean, Dj Bull 'klasikoak' pintxatu eta pintxatu...eta gu, kolokoiarekin, trenarena egiten!!! uf, too much!

Zorionak Deabrus, gau ikaragarria... (hala behar zuen...).

...desordutan...

Posted by: gauerdiko ahuntzaren eztula.2008/01/02 11:26:18.414 GMT+1
http://www.myspace.com/desordutan

Post a comment





The CAPTCHA image

Please enter the letters shown in the image in the following text box. Provided by Captchas.net



Babeslea: Casas Rurales Pais Vasco