Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/05/31 12:27:47.600 GMT+2

Death of a nation

Orain egun batzu Google Videon trasteatzen aurkitu dudan dokumental zinez interesgarria luzatzen dizuet, baldin eta Errusiaren egungo egoera sozialarengan interesik badezute. Ingeleraz dago eta ez du azpititulorik.
 
"Death of a Nation, March 2006. Fifteen years after the fall of Communism, Marcel Theroux goes on a personal journey through Putin's Russia. He discovers a country that's literally dying."




"...Russia combines a developed world birth rate with a third world mortality rate..." Espeluznante.


2006ko abuztua Errusia aldean bota nuela zuetako batzu jakitun zarete, makina bat anekdota pasa zitzaizkidalarik bertan. Beasaindik Vladivostok arte berrogei egunetan egin nuen bidaian Errusiaren egungo egoera sozialaren ideia xume bat izateko aukera izan nuen: Mosku kapitalismo basatienaren paradigma den bezala, Siberia eta Ekialde Urrun aldeko herriak Errusiar estatuarengatik abandonatuak somatu nituen.

Trenbidearen azpiegiturak zaintzen dituztela ikusten den bezala, Siberia aldeko herritarren egunerokoa mixerable xamarraz nozitu nuen.

Dokumentala Marcel Theroux kazetari britainiarrak prestatua eta aurkeztua da eta nik han ikusi nuena bikain erakusten du.

BERRIRO JOAN NAHI DUT!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!


Nork: xa2er.2008/05/31 12:27:47.600 GMT+2
Etiketak: theroux demografia errusia marcel beherakada | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Earra Xabi! Mirentxu Purroyri bidali ziot!

Nork: rikardo.2008/06/02 15:03:42.546 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.