
Aurrera doan herria.
Berria eta argazkia urriaren 13ko Diario Vascon azaldu ziren.
Ertzaina den tipo horrek egindakoa OSO larria da. Ertzaintzarekiko, instituzio bezala hartua, eta bere uniformearekiko iraintzat hartzen dut agente horrek egindakoa, are eta gehiago, bere jarrera auzo lotsa sorrarazteaz gain EZ DUT ONARTZEN.
Ertzaina den tipo horrek mundu guztiaren aurrean duintasunik ez duela agerian utzi du eta ridikuluan utzi ditu kide den instituzioa eta uniformea. Tipo horrek Falange zer den ez al daki? 1936/37 urteetan bata eta bestea zein lekutan zeuden ez al daki? Edo badaki eta ez zaio ajola? Susmoa dut azkeneko hau izango dela.
Herrizaingo Sailak bere kideen artean garbiketa sakona egin behar du. Azkenaldi honetan bere jarduerak herritarrekiko irudi penagarria erakusten ari da eta gizartearengan Ertzaintzarekiko mesfidantza punttu bat somatzen hasten hasi da eta hori arriskutsua da oso. Perzepzio hori gizartean hedatzen hasten bada, azti ibili daitezela Herrizaingo Sailean.
Porzierto, oraindik esan ez badut ere, ni herritar soil bezala ertzaina den tipo hori Ertzaintzatik kaleratzea eskatu eta EXIJITZEN DUT.
Bitartean, Siniestrillas eta bere akolitoei Donostiako jugada bikain atera zitzaien: Ziskoa Euskal Herrian sortu, euskaldunak beraien artean mokoka jarri eta beraiek pozaz txoratzen Espainiako bidean. Euskaldunok guregan ohikoa dugun ergelkeria beste behin agerian utzi genuen.

...TSJPVren erantzunkizuna gertakari guzti hauetan beste baterako utziko dut, gartzelara joateko asmorik ez baidut.
Urriaren 15eko eguneraketa: Izaronews-en ere aipamena egiten diote "affaire" honi.
Urriaren 16ko eguneraketa: Sustatuko lagunek blog hau portadan jarriaz aipamena egiten diote berriari.





Erantzunak
...Norbaitek zalantzaren bat bazuen "herriaren zaindariei" buruz... hortxe dauka erantzuna.
Hamaika gauza ikusteko jaioak garen arren... hau pasatzea da
Nork: Aitziber.2007/10/14 23:54:25.919 GMT+2
http://www.blogak.com/azkenargia
Oraindik harritu egiten ahal haiz horrelako gauzekin? Begiradatxo bat bota iezaiok honako web guneari eta gure berezko hizkuntzari ematen zaion trataera ikusi ezak. Lotsagarria. Lasai egon, honelakoetan ez dizkie hik erakutsitako argazkiaren modukoak argitaratuko. Eskerrak hi bezelako miatzaileei!
http://www.ertzainak.com/
Nork: Segapotoa.2007/10/15 10:03:26.061 GMT+2
Aitziber,
Argazkikoa izenik ez duen bezala, are eta larriagoa iruditzen zait medioetan inongo aipamenik ez azaltzea edo Miren Azkaratek ere ezer ez esatea. Horrelako jokabidea duten ertzainek dena zilegi dela aterako dute ondorio bezala.
Situazio honetan Luis Mari Retolazaren iritzia zein izango litzaken entzutea gustatuko litzaidake.
Nork: xa2er.2007/10/15 11:14:11.174 GMT+2
http://www.blogak.com/xa2er
Segapoto,
Ikusi dut bai, orri hori ta, euskarari "trataerarik" egiten al diote ba?
Eskerrikasko orriagatik, ez nian ezagutzen eta.
Nork: xa2er.2007/10/15 11:20:46.500 GMT+2
http://www.blogak.com/xa2er
Nork: Txopi.2007/10/16 17:22:54.911 GMT+2
http://ikusimakusi.net
Bestalde zure blogari jarraipena egingo diot, 2002ko MadHack-a ezgeroztik pista galdu baidizut. Gernikara ezinezkoa egin zait agertzea.
Ondo izan!
Nork: xa2er.2007/10/16 23:12:18.243 GMT+2
http://www.blogak.com/xa2er