
Analisi sakon ta zabala egiteko asmo/jakituririk ez dudala aurretik esan nahiko nizueke ta hemen aurkituko dezutena nire iritzi zeharo pertsonala/subjetiboa/tendenziosoa baino ez dela.
Beasain:
Ilegalizatutako EAEren zerrenda... EAkoak propaganda "intrusiboa" egiten hemen eta hemen... PSOEk YouTube erabiltzen hemen eta hemen... ta PNVk mila boto galtzen.
Bakoitza bere kasa joanda, zaila da jakitea aurreko emaitzekin alderatuta nola egongo ziren baina 2003 urtean EAJ+EAk Beasainen 3.328tik orain EAJk 1.650 eta EAk 644 boto atera dituzte. Matematiketan ez dago iaioa izan beharrik nolako danbatekoa jaso duten ikusteko.
Zergatik beherakada hori? Herriko festetan eskegita zeuden pankarta anitzek Beasaingo gizartean ezinegon bat zegoelaren ildo bat adierazten zuten, eta funtsean Gipuzkoako gizartean zegoen kezka adiskide dudan Jon Jauregiren eta Irungo Ogasun bulegoko potajearekin eragin nabarmena izan dute emaitzean.
Gauza kurioso bezala, norbaitek Wikipediaren gaztelerazko bertsioan Joni buruzko artikulua iazko urrian hasi zuen.
PSOE emaitzetan berdin geratu da, 27 boto baino ez da igo, EB/Aralar nabarmen igotzen da ta baliogabeak ere antzeko parecido geratzen dira.
Beasaingo kaleetan bestela ez da aparteko "bixigarririk" suertatu.
Ordizia:
Hemen bai, "bixigarriak" ;-)
Oianguko aferak eta Oiangu Bizirikekoek egindako eskaera eragin nabarmena izan dute Ordiziako emaitzetan eta hori proiektuaren aurka agertu diren alderdiek aprobetxatu dute. Ezker Abertzaleak EAEren bitartez tajuzko zerrenda atera zuen eta aiiiiiiii legalizatuak egon balira! Aurreko post batean esaten nuen bezala, Euskal Herrian udalen bat poztu bazen EAE ilegalizatzen zutelako, hori, Ordiziako udala izan zen.
Ordizian gauza kuriosoa gertatu zaio alderdiari, udalerako, batzar orokorretarako baino boto gutxiago atera ditu. Hori non ikusten da?
GBBn ondorioren bat atera beharko luketelakoan nago.
PSOEk eta PPk zer egin duten ez dakit ta ez zait ajola.
Lazkao:
...jun ta nazkau.
Bromak aparte, Goierrin hauteskundeetan gertatu den gauzik xelebreena hemen gertatu da. TORPEA izan beharra dago zure hankasartze bategatik aurkezteko aukerarik gabe geratzeko. EAkoek boto zuria eskatzen amaitu zuten. Panda de aficionados...
EAJko zerrendan ezagun pare bat baditut ta beraietaz gauza onak baino ez dauket esatea.
Besteetaz arrastorik ez.
Legorreta:
EAEk EAJ garaitu du Legorretan ta satisfazio txiki bategatik bada ere, merezi izan du Xabier Iraola alkatetzatik aldentzea: AHTaren aldeko yvasca.com atarian Legorretako alkate berria jartzen duten ikusteko irrikitan nago jejeje...
Urretxu:
Pello Gonzalez etxea ta EAE alkatetzan. Urretxun legalak, Zumarran ilegalak. Floridan 2000. urtean Al Goreri egin zioten putxerazoari buruz parre egiten bagenuen, hemen gertatu dena ere ez da oso urruti ibili. Gauza kurioso bezala, Urretxuko EAEk ere YouTube erabili du propaganda egiteko.
Beste batean izan beharko du Itziar.
Beste herriak:
Ormaiztegi, Zaldibia, Ezkio... hemen gertatzen ari denaren inguruan ez naiz ausartzen ezer esatea. Hitzako eztabaidagunea baino ez dut bertan gertatzen dena jarraitzeko ta bertako atorrante ta pelmak ematen dituzten iritziak ez ditut haintzat hartuko.
Beste gaiak:
Kanpaina honetan oso eskasa izan da alderdiek gai "sensibleei" eman dieten atentzioa. Edo behintzat, niretzako sensiblea den gaia: AHTa.
AHTaren gaia Goierri mailan EB/Aralarrek eta EAE/ANVk baino ez dute plazaratu. Besteek paso egin dute. Vaya banda!
Amaitzeko. Aurten sekulan gertatu ez zaidana gertatu zait: azken momentura arte ez dut argi izan nori botatu, kortinea itxi ta aldagela itxura duen kaxa horretan azken unean erabaki nuen.
Nori jakin nahi badezue jakinminez utziko zaituztet ;-P


Erantzunak
Eunon Xabi!
Hik eta Goierriko beste hainbatek ikasi behar dezue gure herrie Ezkio-Itsaso dala, ez Ezkio a sekas. Bazekiat esateko luzegoa ta deserosogoa dala , baño Itsasokoontzat bastante desesperantea da beti "Ezkiokoa?" ba ez, Itsasokoa, Ezkio-Itsasokoa esaten jardutea. Ta bai, AHTko estazioa ittekotan Ezkion ingo due, Udaletxea Ezkion zeok, Ama birjiñe re Ezkion agertu huan, ...baño Itsason frontoia zeok (ezker-paretea daukena, Ezkiokok eskubin zeukik), Kizkitzan faroa zeukiau, eliza kopurun 4-3 irabazten dik, ta Alegiko festatan (Alegi Itsasoko auzo bat dek, ez nastu Alegria de Oriakin) Joselu Anaiakek jotzen dik urtero.
Ba hoixe, errreibindikatibo jaiki naizela gaur.
Ondo segi!
Nork: Igor.2007/06/04 10:01:38.310 GMT+2
Nork: xa2er.2007/06/07 14:10:36.080 GMT+2
Nork: Igor.2007/06/08 10:28:40.243 GMT+2