Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/06/05 16:38:34.865 GMT+2

Egoera penagarria: Zumosoleko lehengusua bueltan da.

Gaur goizean besterik ez dago Interneten: iazko martxoaren 24an ETAk aldarrikatu zuen su-etena behin betiko bertan behera geratzen da.

                              

Zenbait hausnarketa:

Kasualidadea da ETAren erabakia Nafarroa-Bai PSNrekin batera hitzegiten ari zen unean iristea. Na-Bai PSNkoei mezua bidali badiete ere, Iruñarrek Yolanda Barcina beste lau urteetarako alkatesa bezala izango dutela ohitzen joan beharko dira.  Hori da ETAk Nafarroari egiten dion aportazioa, zorionak, valientes!

               

BIGARREN HAUSNARKETA:
EAE-ANV eta orokorrean ezker abertzalea oso leku txarrean uzten du ETAren erabakiak, are eta gehiago, hauteskunde kanpainan ANVk kanpainan erabilitako lelo eta kartelei kaso egiten badiegu: "Baiezko borobila bakeari, baiezko borobila prozesu demokratikoari":

                      

Betidanik sinistu izan dut intelijentzia militarra bi kontzeptu kontraesanak direla. ETAren erabakiak indartu egiten nau hortan. ETAk Ezker Abertzaleari egiten diona kalte baino ez da. Ez dut ezer berririk esaten honekin.

HIRUGARREN HAUSNARKETA:
EAJ eta JosuJon ez dira enpanatzen, edo ez dute enpanatu nahi.
Eta hau ez dut nik soilik esaten, Txema Monterok ere iazko abenduaren 11n DiarioVascon publikatutako elkarrizketa zeharo interesgarrian ildo batzu ematen ditu: "...Como observador creo que en algunos casos le ha faltado al PNV dar toques de atención serios al Gobierno central y al PSOE."

Oso entzuna dagoen akusazioa izatea badu ere, azken urte honetan alderdiaren jarrera ikusirik, bai politika mailan, eta baita AHTaren aferan... lortutako botere maila mantentzera mugatu da, Azkunak eta Anasagastik hauteskundean esan duten "gestión, gestión, gestión..." Horrekin batera Josu Jon Imazek "hay que cautivar a España" aldarrikatzen badu, pues apaga y vamonos. Urte honetan EAJ ez dut POLITIKA egiten ikusi, beraien rollitoetara mugatu dira.

LAUGARREN HAUSNARKETA:

ETAk bere kasa hartu duen erabakiak eragingo duen esparru nagusia Euskal Herriko politika bada ere, AHTaren aferan ere eragin nabarmena izango duelaren bildur naiz. Azken finean, AHTaren gatazka hau aspaldi baidago politikagatik ximaurtua eta intoxikatua. Zoritxarrez.

AHTaren oposizioan gaudenok kriminalizatzeko saiakerak haratago joango dira eta jazarpena oso estua izango da. Jazarpen hori dagoeneko hasi da eta etorkizunean areagotu egingo da.

ETAk AHTaren gatazkan eskua sartzen badu, AHTa bultzatzen dutenak eta beraien ingurukoak askoz ere errexagoa izango dute berau gauzatzeko, eta horrekin batera, AHTaren oposizioan gaudenok zer esanik gabe geratuko gara. Ez luke beharko, baina horrela izango da.

AHTa bezalako makroazpiegiturak ETArentzako gai golosoak betidanik izan dira, eta gai horien gainean eskua sartzeko tentazio haundia izango du. Sartzen badu... ni etxera noa.

Nork: xa2er.2007/06/05 16:38:34.865 GMT+2
Etiketak: eta euskal_herria | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.