Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/07/24 23:02:37.572 GMT+2

Euskal Encounter 15: Ondorioak.

Bost egunetako ordenagailuko sobredosiaren ondoren dagoeneko etxean bueltan gara eta hausnarketatxo laburra egiteko moduan gaude.



Orokorrean bai ni zein nirekin batera etorri direnak bikain pasa dugu. 

Programaren itzulpena.

Nire lehenengo partya 2003an izan zen ta hasierako edizioetan DC++ jo ta fuego gauzak jeisten jartzen banuen, aurtengoan lanera joan gera. Bai, musika ta pelikula batzu jetsi ditugu, baina ez aurreko urteetako grin horrekin. Lehenengo postean komentatzen nuen PHPn oinarritutako programa euskaratzea izan da nire lana.

Egin ditugun programazio, diseinu lanak eta itzulpenak zertarako diren, murgilduta gauden proiektua garatuagoa dagoenean jakinaraziko degu, baina oraingoz ezin dut ezer esan.

Oparia.
Aspaldiko ezagunak agurtzeaz aparte, aurreko postean esaten nuen bezala Gigabyteko jendeak PCarentzako kaxa elegantea oparitu zidan ta hori ez da egunero egokitzen. Kaxa ireki gabe dagoeneko gorde dut. Insisto, gracias Noelia y a la gente de Gigabyte!

                              

Ostiraleko aurkezpen instituzionala.

Ostiral gauean Euskalteleko Alberto García Erauskin zuzendari nagusiarekin batera Idoia Zenarruzabeitia Lehendakariordea lau kontu esatera etorri zen. Aurreko post batean hamar bideo minutuko bideoa dezute. Kuriosoa iruditu zitzaidan jendeak nola pasatzen zuen beraietaz... su batzu piztu zituzten arte.
Bizarrísimo.

Otorduak.

Ordu xelebre eta desegokitan jandako pizza, panbinbo, txoixoa, txokolatea, batidoa... gure gorputzaren osasunarentzat zinez kaltegarria izaten da Euskal Encounterra.

Lapurretak.

Euskaleko orriko foroan irakurtzea dagoenagatik aurten inoiz baino lapurreta eta partehartzaileen jarrera autistenak izan dira. 4000 pertsona biltzen diren toki batean denetik aurkitzen da. Guri aldiz ez zaigu ezer desagertu eta jende pilo bat ezagutu dut. Zentzuzko jarrera bat izatearekin nahikoa izaten da gauzak ez desagertzeko zure mahaitik.

World In Conflict.

Ordenagailuen munduan nabilenetik Nintendo GameBoy-a izan da jokuetara biziatu nauen joku-plataforma bakarra. Ez naute erakarri jokuek.
Aurtengo Partyan aldiz, World In Conflict deitzen den jokuarekin GameGunean frogatzen jardun naiz ta redios, a ze jokue! Jokue zertaz dijoan ikus dezazuen azpikaldeko bideoetan ikustea dezute.



NATO trailerra


Seattle-en inbasioa

Laburbilduz, datorren urtean berriro!!

Nork: xa2er.2007/07/24 23:02:37.572 GMT+2
Etiketak: bec barakaldo 15 euskal encounter | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Hi, Xabi.

Konturatu ahal hintzen joan den larunbateko D.V.ko teknologietako atalean Euskal Encounterra astear zeoala esaten ziakela, hura bukatuta zeoala aste bat izanda.

Hori dek periodista. Fatxario vascon lan egiteko merituak besterik ez dizkik.

Nork: Ni.2007/08/03 10:24:24.325 GMT+2

Ikusi nian bai. Horrelako hankasartzek egiten badizkie, ezagutzen ez dizkiagun gaiekin zer ez digute sartuko!

Nork: xa2er.2007/08/03 10:33:04.302 GMT+2
http://www.blogak.com/xa2er

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.