Gipuzkoako Foru Aldundia osatzeko ordu batzu falta direnean, aurreko Ahaldun Nagusiari dagoeneko aurkitu diote ogia irabazteko bizimodua. Herri honetako kargu politikoei beraien agintaldia amaitu ondoren bazkalekua bilatzeko dagoen ohitura kuriosoa egiten zait. Adibide esanguratsuena aurreko Lehendakari izandako Ardanzarena dugu.
Lehendakaria zela Eusko Jaurlaritza Euskalteli eskainitako subentzio mardulak eskertzeko asmoz edo, bere legealdia amaitutakoan Euskalteleko buru jarri zuten. Ongi.Telekomunikazio eta IKTak uztartzen dituen enpresa baten buru zein jarri eta espreski "Teknologia berrietako trena galdu dudala onartu beharrean nago" esan zituenak jarri zuten. Ongi.
Baina gure Joseantoniok politika erabat ez du utzi ta noizbeinka "sarao" ezberdinetan parte hartzen ikusten dugu. Azkenekoa, aurreko maiatzaren 3an Bilboko Ercilla hotelean AHTa babesteko EuskoJaurlaritzak antolaturiko gosaria dugu. Bertan, AHTaren oposizioan gaudenoi perla hau bota zigun:
"José Antonio Ardanza animó a Nuria López de Gereñu a seguir desarrollando el proyecto frente a los «líderes del no»."Pues yo Joseantonio, ¿qué quieres que te diga? Prefiero trabajar junto a los freaks de la oposición al TAV, a que me tengan que meter un puro por saltarme a la torera la legislación urbanística por hacer obras ilegales en mi chalet.
País.


Idatzi artikulu bat