Ba hori, aurreko larunbaten lagun batekin Ken Zazpi ikusten izan nintzela. Kontzertura joateko gogorik gabe banengoen ere, azkenean ondo pasa genuen. Talde honen inguruko entzulego eta fenomeno "teenager"agandik milaka kilometroetara nago dagoeneko: "Guapo", "tío bueno" ta antzeko nerabeen txorradak ernegatzen bainaute.

Kontzertua ondo, musikari bezala apartak dira Eñaut&Co. hala ere, publikoa bereganaturik zeukatela gutxi, oso gutxi mugitzen ziren taldekideak eszenatokian.
Ken Zazpiri "Gelditu denbora" eta azkenekoa, "Argiak" dira entzun dizkiedan bakarrak. Ez da nire gogoko taldea hala ere. Azkeneko diskako "Gernika" abestiaren bertsio brutala grabatu nuen nire kamara xixtrinarekin ta berarekin bukatzen dut post hau.
Erantzunak
Nork: JONE.2008/02/10 23:13:08.404 GMT+1
Nork: xa2er.2008/02/11 10:07:54.727 GMT+1