Mezu politikoak elarazteko balioko duten tresnak erabiltzeko garaian alderdi guztiek oraindik oso tradizionalak dira Euskal Herrian.

Azken urte hauetan aldaketa nimiño batzu suertatzen hasi badira ere, oraindik kartel/pankarta/mitin liturgiarekin jarraitzen dute denak. Beraien militantziaren aldetik iniziatiba gutxi edo baterez ez dut ikusten kaleetan eta are eta gutxiago Interneten.

Frantzian gertatzen denari begirada azkar bat botatzen badiogu, gugandik zein urrun dauden somatzeko aukera izango dugu: Blogak, podcastak, DailyMotionen kanalak, AntiSarko, militanteek alderdien liturgiatik urrundutako ta autosorturiko kanpainak, Flickr-eko tag-ak...
Joe, imaginazioa ez zai falta jendeari!

Zergatik ezberdintasun hori Euskal Herria ta Frantziaren artean? Alde batetik Internetaren erabilpena hemen baino edatuagoa eta askoz merkeagoa delako ta bestetik, eta garrantzizkoena, situazio politiko normalizatuan bizi direlako. Alegia, Frantzia herrialde bezala, "eginda" dagoelako.
EuskalHerria herri, gizarte, nazio bezala... pelotatan gaude oraindik.
Porzierto, Bizkaiko Aldundirako EAJko hautagaiak debaldeko posta elektronikoa eskaini nahi die bizkaitarrei. Bizkaitar euskaldunentzako ez da konturik izango aidanez.
Menéamen ere Josu Luis Bilbaori bertso ta koplak ateratzen dizkiote horren kontura.
Maiatzaren 7ko eguneraketa: Sustatun publikatu dutenez, eginbehar dugu.com-ekoek akatsa zuzendu dute.
Hala ere, Bizkaitarra izango banintz, nire GMaileko kontua ez nuke aldatuko, "ni jarto de grifa".





Erantzunak
Argitu beharko litzateke ez dugula aipatu duzun zentzuan akatsa egin, hauteskunde programa euskaraz ondo sartuta baitzegoen, proposamen hori barne. Programa (euskaraz ere) maiatzaren 4an argitaratu genuen, eta Sustatuko albistea hilak 7koa da. Portada desberdina zuen, hori baino ez zen akatsa, baina programa jasotzen den atalean hasieratik ondo sartua zegoen, Sustatun bertan azaldu genizunez.
Hala ere, aurrerantzean akatsik aurkituko bazenu, eskertuko genizuke gurekin harremanetan jartzea.
Agur bero bat,
Eginbehardugu.com
Nork: Eginbehardugu.com.2007/05/12 15:34:38.358 GMT+2
http://www.eginbehardugu.com
Bestalde, eskerrikasko kaso egiteagatio.
Izan ongi.
Nork: xa2er.2007/05/12 19:30:10.416 GMT+2