
Euskarazko eremuan zegoen gabezi bati erantzuteko asmoz, Goierri
aldeko informatikari bolondres talde batek bere osotasunean euskaraz
dagoen lehenengo sare soziala abian jarri dugu: Gera Gaitezen. Nire eginkizuna itzulpen batzu, .html zuzenketa lanak eta tutorial batzu prestatzea izan da gehienbat.
Bere lehenengo aurkezpena Tolosan ospaturiko Gipuzkoa Encounterrean egin bagenuen ere, azken ukituak zuzendu ondoren ezarri zaizkion baliabide guztiak prest eta martxan ditugu jada.
Erabiltzaile batek izena eman ondoren, bloga, txata, foroa, irudiak
igotzeko aukera, mezu pribatuak, bideoak eta abar ditu eskura.
Gera Gaitezen.com ez dugu zerbitzu komertzial bat bezala planteatzen,
aldiz, gure helburua euskarazko komunitateari, Euskal Herrikoa zein
diasporakoa, komunikatzeko eta edukiak partekatzeko doakoa eta librea
den tresna bat eskaintzea baizik.
Hasi baino ez gara egin, eta gogoz gaude erabiltzaileen ekarpenak ikusteko eta elkarrekin partekatzeko.


Idatzi artikulu bat