Etxera bueltatu gara ta lo kuluska eta dutxa bat hartu ondoren, asteburu honetan Tolosako Usabal kiroldegian ospatu den Gipuzkoa Encounter 1.0 informatika festaren ondorioak ateratzeko moduan gaude.
Nire C-8 kokagunetik ikusi eta entzuten nuenagatik orokorrean dena ongi joan delaren perzepzioa dut: Inguruko jendea jatorra, sarea ongi, Usabal kiroldegiko azpiegiturak bikainak...
Hala ere, horrekin batera badira aldatuko ez diren zenbait detaile: Erakundetik euskarari ematen zaion presentzia eskasa paradigmatikoa da, Barakaldoko Euskalean mezuak bi hizkuntzetan ematen saiatzen badira, aurten 0 patatero, bai pantailetan jartzen ziren oharretan eta baita ere ahozko oharretan.
Baina bada nire 2003, 2004 eta 2005eko Euskaletan ikusi ez dudan gauza bat eta aurten lehenengo aldiz ikusi dudana: Ertzaintzako bi kide uniformaturen presentzia hogei bat minutuz festaren muinean Igande eguerdian.
Igande eguerdian gertatu denaren nire bertsioa da hemen argituko dizuedana, bertan zegoen beste partehartzaileren bat balego bere aportazioa estimatua litzake.
Los hechos:
Nire C-8 lekutik, igande eguerdian festaz aparte publiko eta herritar kurioso pila bat etorri zela ikusten zen bideojokoen zonaldean: Partehartzaileen senitartekoak, umeak Wiirekin jolasten, DYAko bolondresak, Tolosako udaleko zinegotzi batzu, Kike Amonarriz humoregilea ere bertan ikusi nuen. Halako batean, bideojokoen zonalde parean nengoenez, Ertzain uniformatu pare bat kiroldegira sartzen ikusi nituen.
Hasiera batean ez nien aparteko garrantzirik eman, ertzain hauek beste herritarrak bezala, bideojokoen zonaldetik kiroldegiko montajea eta partehartzaileen makinak kuriosidadez ikuskatzen baizituzten. Alegia, ta gazteleraz esanda, su actitud era tranquila y distendida.
Baina halako batean, non ikusten dudan ertzainetako bat modu lasai baina irmo batean nola sartzen den festaren eremura eta nire atzeko azkeneko hilaran dagoen mutil batena gerturatzen den. Justu komunen parean zegoen mutil hau.
Ertzain hau sartu eta pasiloan atzeraldera zijoalarik, zonaldeko jendea urduri jartzen hasi zen eta zer gertatzen zen elkarri galdetzen genion. Ni nengoen lekutik ez nuen ezer entzuten baina Ertzain hau mutilari galderak egiten ziola ikusten nuen.
El tema se estaba poniendo feo ta Org-era zuzendu nintzen beraiek jakinaren gainean izatera.
Org-era gerturatzen nindoalarik Olatz eta Mauve kezkatuta somatzen zitzaien ertzainen presentziaz jabetu zirelako. Beraien kezkaz ohartu eta horrekin berriro bueltatu nintzen nire lekura.
Jarraian, ertzaina eta mutila hitzegiten ari zirena bukatu zutela ikusi nuen eta segundu batzuen ondoren ertzain hori bere kidea zegoen lekura bueltatu eta berehala alde egin zuten Usabal kiroldegitik.
Ertzainek aldegin ondoren zer gertatu zen jakiteko asmoz mutilarengana jo nuen.
Por lo que me dijo el chaval, los de su grupo cuando vieron entrar a los dos ertzainas comentaron entre ellos que habían entrado dos ertzainas. Pero para que el ertzaina les jipara me imagino que lo harían de alguna forma ostentosa, pero esto no lo sé.
Baina ertzainetako batek beraietaz hitzegiten ari zirela ohartu zen eta horregatik mutil honengana hurbildu zen.
Mutilak esan zidanez, ertzainarekin izandako solasaldia eta jarrera horrelako zeozer izan zen:
Ertzaina: "Estabais hablando de nosotros? Me estás vacilando?"
Mutila: "Si hemos comentado como habeis entrado pero nada más, yo solo he venido a descargarme cosas y nada más, yo no quiero problemas"
Ezer gutxi gehiago, ertzaina bere bikotearengana bueltatu eta besterik gabe alde egin zuten eta.
Alegia, EZ DA EZER GERTATU eta kiroldegiko jende gehiena ere ez da konturatu "mobida" honetaz.
Ta orain nire hausnarketa/eskaria ertzainei, erakundekoiei ta mutila eta bere taldeko kideei.
Ertzainei:
El domingo demostrasteis una actitud poco profesional ante las personas que estábamos en la Party. Esa actitud de estar a la defensiva y saltar a la mínima ante lo que puedan llegar a comentar unos chavales en una fiesta informática da a entender que no teníais idea de donde estabais ni del contexto en que se ubicaba. Entiendo que a tí te pueda molestar personalmente un comentario que haga un ciudadano, pero allí no estabais por razones personales, sino vistiendo el uniforme de la Ertzaintza. Sútil diferencia.
Y un último detalle: aunque sea por una cuestión de imagen hacia el uniforme que llevais, si habeis terminado el turno de trabajo, el que os esteis paseando despreocupadamente a la vista de toda la gente en una fiesta informática pues como que está un poco fuera de lugar. Como dice el dicho, la mujer del César no basta que sea honesta, también tiene que parecerlo.
Mutilari eta bere taldeari:
Ertzain batzuen presentziaz ohartzeko jijiji-jajaja-n oinarritutako komentariorik egin beharra al dago? Ta lan kontuetan badaude? Gure gizartea bizi den kontestu politikoaz jabetzen al zarete?
Hurrengorako gauzak hobeto pentsatu.
Erakundeari:
Lehentasun haundiagoa duten mila detaileri jarraipena egin beharra daukazutela ulertzen dut baina festaren eremuan horrelakorik gerta ez dadin ez al dezute aurretik Ertzaintzarekin hitzegiterik?
Besterik ez. Zentzu eraikitzailean idatzi dudan post hau hurrengo Partyak hobetzeko itxaropenarekin ulertzea nahiko nuke. Nire aportazioan akatsen bat egongo balitz barkatu eragozpenak.
2007/04/15 22:39:54.748 GMT+2
Gipuzkoa Encounter 1.0 amaitu da. Lehenengo ondorioak.
Nork: xa2er.2007/04/15 22:39:54.748 GMT+2
Etiketak:
ertzaintza
gipuzkoa
encounter
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)


Idatzi artikulu bat