Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/03/31 20:22:44.214 GMT+2

Goierriko Gatzaren 2. alea

Goierriko Hitzako plataforman beste blog bat dudala (nahiko izango ez banu honekin!) zuetako gehienok badakizute ere, bertan Goierriko Gatza deitzen den atala hasi berri dut aste santuko oporrak aprobetxatuz. Oinarrian par batzu botatzeko ariketa erotiko-festibo bat.

         

Eta zergatik hau dena? Oinarrian Goierriko Hitzaren edukiak kirofano bat bezain aseptikoak egiten zaizkidalako. Alegia, Goierriko Hitzaren artikulu eta berri gehienak futbol partidu, bertso saio, afari herrikoi eta antzeko gaiek hartzen dutelako. Eta Goierrin badaude Hitzak lantzen ez dituen, edo landu ezin dituen hainbat gai. Ta horri buelta eman behar delakoan nago.

Ostiela! zenak ere hantzeko gaiak jorratzen bazituen ere, bere zenbait artikulu Jon Arano ta enparauek soilik ulertzeko estiloan idatziak zeuden: Denok ez genian "Letras" aukeratu, txo!

Maiztasuna aldiz, gure konpetentzia izan nahi duen Interviuren parekoa izaten saiatuko gara: astean behin titi handiak eta lodikoteak eskuratuko dizkiegu irakurleei.



Nork: xa2er.2008/03/31 20:22:44.214 GMT+2
Etiketak: goierriko gatza | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.