Bildumetan aurki daitezken argazkiak aluzinanteak direla esaten badut motz geratzen naiz. Wow!
Kultura Departamentuaren ardurapean dauden argazkien artean hauek aipatuko nituzke:

Txirrita, Olegario eta Gaztelu bertsolariak Arraten. "Earkigatxik!" esatea falta zaie ;-)

Aguilar de Codesko prozesioa.

Gernikako Juntetxearen sarrera.
Batelariak Pasaian. Nik jada nire argazki batzu igotzeari ekin diot eta tresnak gutxieneko gabezi estetiko batzu baditu ere, argazkiak bilatzeko, sailkatzeko eta antolatzeko atzetik dauden baliabideak bikain dijoazte.
Igo ditudan nire argazki batzu aipatzearren, azpikaldekoak luzatzen dizkizuet.

Gure etxean 1979. urtean bizilagunekin nire anai zaharrenaren jaunartze festan.

Deabruak Teilatuetan Bonberenean 2007ko abenduan.





Idatzi artikulu bat