Ea ba.
Eskuz eta modu "artisauan": Zure blogaren .css kodean irudi baten URLa sartzea.
- Sartu nahi duzun irudia Interneten igota eta publiko egon beharra dauka. Nik Flickr-en daukat.
- Sartu zure bloga kudeatzeko atalera.
- "diseinua" pestañan sakatu.
- Zure blogaren CSS kodea azalduko zaizu lauki baten barruan. Kode horretan aldaketa nimiño batzu egitea baino ez duzu. Ikusi azpiko irudia. Bilatu ezazu "banner" atal hori.

Gaikaldeko CSS kodean bi aldaketa egin ditut, alde batetik sartu nahi nuen irudiaren URLa sartu dut eta bestetik, irudia behar bezala ikuste aldera padding eta height atalen pixel neurriak zertxobait aldatu ditut nire irudiaren neurrietara egokitzeko.
Horrela eginda zure .css kodean ez dezu aldaketarik eragiten, irudia sartzea soilik. F5 zapaltzeaz akordatu, orria eguneratzeko eta aldaketak ikusteko, alegia.
"A las bravas": Beste blog baten .css kode osoa zurean txertatu. Con dos cojones.
Blogak.com plataforman dauden blogetatik Solasturi, Gauez&Azpikeriaz, Neskafe... eta beste hainbat dituzu sarrerako mantxetan irudia egokituak dituztenak. Bigarren modu hau aukeratu nuen nik bart gauean.- Gustokoa duzun blog baten .css kodea Control+C erabiliaz kopiatu. Nik Solasturirena "afanatu" nuen. Solasturiren .css kodea ikusteko zure nabigatzailean helbide hau sartu: http://www.blogak.com/solasturi/blog.css
- Zoaz zure blogeko "diseinua" atalera.
- Zure blogaren oraingo .css kodea ezabatu. Control+A eta ezabatu.
- Solasturiren .css kodea itsatsi control+V erabiliz
- Azti, Solasturiren .css kode OSOA pegatu duzu, bere irudia barne. Aldatu ezazu zureagatik.
- "Gorde" zapaldu aldaketak gordetzeko.
- Posible da momentuan aldaketarik ez ikustea, aurreko pausoan bezala F5 sakatu eta orria birkargatu. Neri ez dakit zergatik zertxobait kostatu zait aldaketak ikusgai izatea.
Emaitzarekin pozik banago ere "Baretutako otso bat" izenburuari kolorea aldatu nahiko nioke. Nola egiten den ez dakit, suposatzen dut .css kodean aldaketa batzu egin beharko ditudala, bainan NON egin behar ditudan ez dakit. Denboraz trasteatzen jarraitu eta asmatuko dut.
Azkenik ohar txiki bat. Blogak.com plataformako kudeatzaile eta erabiltzaileok gure artean informazioa elkartrukatzeko Yahoo Groups-en taldea sortua dago CodeSyntax-eko jendearen eskutik. Aldaketak bideratzeko informazio hau bertako mezuak irakurriz lortu dut. Izena eman, asko ikasten baita.


Erantzunak
Lortu dut argazkia blogean jartzea, baina ez zidan zabalera osoa hartzen, hori dela eta css kodean nahasten hasi eta orain ez dit uzten berriz ere modifikatzen, desagertu egin dira diseinua eta kasila horiek. Beste erarik ba al da berriz ere lehen nuen moduan uzteko?
Eskerrik asko!
Nork: tulu.2007/08/27 23:58:37.827 GMT+2
Ulertu dizudanagatik: CSS kode berri bat, itxura berri bat alegia aukeratu ezazu "diseinua" ataletik.
Itxura berriak indarrean jarri beharko litzake. Digo yo.
porzierto, zein da zure bloga? egin duzun "hazaña" hori ikustearren...
Nork: xa2er.2007/08/30 00:05:44.895 GMT+2
http://www.blogak.com/xa2er
Aupi!
Joe Xa2, primeran azalpena! Oraindik ez det frogatu baina ulertu det gutxienez!
Mila esker,
Iñaki
P.D: Azken momentuan, Hondarribira hurbiltzea erabaki nuen, neskarekin baina hain izan zen azken momentuko erbakia bi ordu berandu heldu ginela! Ez genuen ezer ikusi baina arratsalde bikaina pasa genuen herrian. Ongi segi!
Nork: Iñaki.2008/04/29 13:49:17.215 GMT+2
www.blogak.com/hijosdelangelgorria