Goizeko 6etan Bideluzeko zubitik abiatu ginelarik Olaberri ta Izal inguruan gindoazelarik eguraldiak eutsiko ziola bazirudien, Ataun ta Izal aldeko Arantzamendi inguruan euri zaparrada eleganteak harrapatu gintuen. Blai eginda geratu ginen ta ibilbidea horrela egin beharko genuen. Putadón mayúsculo.
Jarraian, hori gutxi izango balitz, Etxegarate arteko bidea lokatzez lepo beteriko pagadi lanbrotsuetan barrena egin behar izan genuen. Botak testigu:

Lokatza? Nork esan zuen lokatza?

Etxegarateko iritsiera.
Erakundeak Etxegaraten antolaturiko abituallamenduan indarrak berritu ondoren, (ura, arraultz egosiak, txorizo otartekoak, laranjak, fruitu lehorrak...) Otzaurteko bideari ekin nion.

Etxegarateko txiringitoa. A ze gosea!
Añabasoko gailurrera iristeako lokatzetan irrist eginda aldi pare batetan hankazgora erori ondoren, San Adriango refugioan zeuden Beasaingo neska-mutillekin Kortatu, Itoiz eta Lin-Ton-Taunen doinupetan beste behin indarrak gehitzeari ekin nion, hemen salda beroa, tomateak, arraultz egosi gehiago, gazta, sagardo pixka bat... bikain tropa!!

Refugio parean prestatutako txiringitoan jan da jan nengoela, nire atzetik Seguran lau urte bizitzen daraman galego batekin bildu nintzen ta elkarrekin Aitzgorriko tontorrari ekin genion. Un placer Xabier!!
Aitzgorriko aldapetan makina bat sufrikarioren ondoren, 14.10etan sinatu ziguten tontorreko kontrolean. Jarraian Arbelarreko bideari ekin genion.

Tontorreko kontroletik 14.10etan pasa ginen. Kontroletik hamar minutu berandu. Jarraian Arbelarreko zelaietara zuzen ta beste mokau bat jan ondoren, Andraitzeko lepotik barrena Ormakioko bideari ekin genion Xabier*2.
Hemengo lokaztiak aurrekoan aise gainditzen zituen, a ze txapapote pilla! Beste behin erori ginelarik, of course!
Ormakioko kontrol gunera 22 minutu denboraz iritsi ginelarik, bertan zeuden erakundeko kideek bertan geratzeko eskatu ziguten ez baikinen Beasaina 20.00etarako iritsiko. Pena haundiz ta 35km. egin ondoren beraien aholkuari kaso egin ta bertaraturiko Beasaingo Gurutze Gorriko neska mutillekin Beasaingo bideari ekin genion. Hemen ere, merienda elegantea bota genuen, noski ;-)
Gurutze Gorriko Suzukian hartutako irudi zertxobait "mugituak" azpikaldeko bideoan ikusgai.
Txoferra Zopajalea genuen, baina bikain moldatzen zan reduktorarekin ;-P jajaja... Milesker zuen lanagatik!!
Amaitzeko.
Erakundea eta antolaketa BIKAIN, BIKAIN. Jendea gogoz kontrol postuetan, bidea primeran seinalizatua eta abituallamenduak ondo baino hobeto ornituak. Ea hemendik bi urteetara tajuz prestatzen dudan, ta ez aurtengo prestaketa kaxkarra bezalakoa.
Eskerrikasko eta zorionak denei!!!


Erantzunak
Zer moduz Xa2er?
Nik Euskera ikasten ari naiz baino poco más te puedo contar en este milenario y, de momento, desconocido idioma para mi..Soy el otro Xabi, el medio galego/vasco del Aitzkorriko bira, el que se calló tantas veces contigo y otras tantas volvimos a levantarnos obstinados en seguir aurrera a pesar de todo...lluvia, barro, viento, kms...al final solo pudo con nosotros el paso del tiempo, je,je..un horario que nos evitó caminar los últimos kms, a priori más amenos y sobre todo agradecidos al imaginar la calurosa bienvenida que nos esperaba...quizás en el 2010 !!
Nire neska me ha traducido tu artículo sobre este duro y bonito día. Nos ha gustado mucho y te agradezco también que te acordaras de mi en comentario y foto (aunque esté de espaldas..) Cuando llegamos a Beasain nos pusimos a saludar gente, cada uno por su lado, y ni nos despedimos..Yo me fui al masaje tras una reconfortante ducha y decir que el lunes estaba en Bixkor a las 08:00 pero la huelga de transportes fue una espontanea invitada que me permitió descansar mis doloridas piernas..je,je..
Bueno Xa2, como te dije en Ormaiko. "Ha sido un placer", y espero que en un par de años nos veamos de nuevo aunque mejor preparados físicamente si cabe.
Ikusi arte!!
Nork: Javier Cacheiro.2008/06/15 19:07:35.786 GMT+2
Jajaja... qué canalla!
Venga campeón, a ver si es verdad y la preparamos un poco y llegamos decentemente a Beasain.
Estamos en contacto!!
Nork: xa2er.2008/06/16 18:18:12.285 GMT+2