Aurreko bi larunbatak UEUko lagunek antolaturiko ikastaro batean Eibarren duten Markeskoa Jauregiko egoitzan izan naiz.
Ikastaroa Coaching gaietan jantzita dagoen Gotzon Carcarrek eman digu ta erabateko plazerra izan da bere ikaslea izatea: Hala ere, asko dugu oraindik ikasteko!
Ikastaroan jendaurrean tajuz hitzegiteko oinarrizko baliabide eta tresnak ikusi eta landu ditugu ta primerako giroa sortu da partehartzaileon artean.

Argazkian Jatsu ta Sonia falta dira.
Hasiera batean erreparoz gerturatu banintz ere, ez bainuen inor ezagutzen, azkenean Euskal Herri guztitik gerturatuko jendearen artean oso giro polita sortu dela aipatuko nuke. Iruñatik, Donostiatik, Errezildik, Bilbotik, Mendexatik, Hernanitik, Gasteiztik... banda polita bildu gara!
Nire aldetik besterik ez. Blog honetatik UEUk Gotzonekin batera antolatzen dituen ikastaroetan izena emateko gonbidapena luzatuko nizueke, pilla bat ikasiko dezute ta bikain pasatuko dezute. Hurrengo aukera datorren uztailean Iruñan. Ez zarete damutuko!
Milesker denei!


Erantzunak
Atzo topatu nuen baretutako otsoa google-en bidez, zuk esan bezela erraz asko!
Irakurle berri bat daukazu!
Laster arte!
Nork: Danel.2008/04/15 11:22:28.953 GMT+2
Xabi!
Zer moduz! Oraintxe ikusi ditut Errusiako argazkiak!! Gogorrak bai. Favoritosen sartu dut Baretutako otsoa. Ez dakit Iruñeara joango naizen goidatzeko baimena atera behar dudalako baina Eibarren ikusiko gara bigarren moduluan!
Ongi izan,
Iñaki
Nork: Iñaki.2008/04/15 12:44:08.630 GMT+2
Pozten naiz zuen gustokoa izatea nire bloga. Bestalde, larunbatean aipatu nizuen Rusiako abenturillaren argazki eta detaileak hemen dituzue.
Ondo izan!!
Nork: xa2er.2008/04/15 15:50:26.291 GMT+2
Gure Maritxu ere falta da argazkian. Emakume xarmangarria!
Nork: Sonia.2008/04/16 09:46:38.052 GMT+2
Aupi Sonia!
Ez, ez nire ondoan agertzen da. Izkutuan baino badago!!
Ongi izan,
Iñaki
Nork: Iñaki.2008/04/16 10:10:23.233 GMT+2
Nork: xa2er.2008/04/16 15:25:59.371 GMT+2
gustatu zait zure bloga x2, jarraituko dizut!!!
jende koadrila sanoa batu ginen, eta barre batzuk be egin genituen, ea hurrengoren batean ere elkar ikusten dugun, bitartean, onak izan eta praktikatu, kar kar!!
Nork: isusko.2008/04/16 16:52:38.301 GMT+2
Praktikatzen ari zarete? hala izan dadila!!!
Xabi, eskatu zenidanez hona hemen ikastaroan entzun genituen musika diska batzuk:
Relax with Mozart (diska bikoitza)
Josetxo Goia-Aribe "Auñamendi"
Bindu "Time For Living"
Bindu "The Healing Circle"
Nuria Llopis "Ecos De Cifras"
Elkar ikusiko dugulakoan,
Gotzon
Nork: Gotzon Carcar.2008/04/17 13:37:12.900 GMT+2
www.metacoaching.net
Eskerrikasko erreferentziengatik ta hurrenarte!
Nork: xa2er.2008/04/17 13:47:04.485 GMT+2