Gaiak duen larritasunagatik izango ez balitz, txantxetan hartzeko modukoa izango litzake.
Adierazgarriak egin zaizkit AHTaren oposaketan dauden kide batzuei egiten dien aipamena:
"...AHT-ren aurkako herri oposaketa ezkutatzen da, herri mobilizazioak isiltzen dira, herritarren eta adituen iritziak zentsuratzen ari dira. Borroka horretan dabiltzan batzuei komunikabideetan agertzeko betoa ETAren ekintza gaitzesteko altxa zaie soilik. Etengabe zentsuratuak direnek ETAren aurka azaltzeko kamera eta mikrofono guztiak topatu dituzte. Errazki erori dira batzuk agintarien jukutria horretan."Iossss, zenbat arrazoi zuen Isaac Asimovek!!!





Erantzunak
JO TA KE irabazi arte!!!!
Nork: 666.2009/01/21 09:02:19.263 GMT+1
Porzierto, hire komentario hori 80.24.154.159 IP helbidea duen Telefonicako ADSL batetik egin dek.
Jakinaren gainean egon adin ;-)
Nork: xa2er.2009/01/22 00:01:24.449 GMT+1
Nork: askatasuna.2009/01/23 19:37:26.986 GMT+1
Bestalde, Windows Vista madarikatu hori erreka zuloren batera botazak, jainkonizenen!!
Hau animatzen ari da. :-D
Nork: xa2er.2009/01/23 21:48:28.059 GMT+1
Edo asanbladaren, ekologisten edo beste adierazpen batzutaz ere ari ote da?
Nork: Ibiltari.2009/01/26 22:01:07.527 GMT+1
"...lotu dituzun kideetaz bakarrik ari dela uste duzu?"
Ez. Kide horiek errepresentatzen dituzten taldeetaz baizik: Zutik, AHTaren Aurkako Asanblada, Ekologistak Martxan...
AHTaren oposaketako kide historiko batzu ETAren jarduna modu zuzen eta argi batetan kritikatu izanak, "erakundeari" batere graziarik ez diola egin agerikoa da.
Ni urte bat bada AHTko potajeak alde batera utzi nituela. Orain bizitzen ari garen egoera nahasi hau etorriko zela agerikoa egin zitzaidan bere garaian ta gatazkak okerrera egin aurretik alde batera geratzea erabaki nuen: Nire borondatez hasi nintzen AHT Gelditu! Elkarlanean eta nire borondatez utzi nuen.
Hala ere, bertan ibili nintzen urteetan, Bikila, Mikel ta Iñaki Bárcena ezagutzeko aukera/zortea izan dut, (Rosa ta I. Antiguedad hitzaldiren batean baino ez) ta zinez esaten dizut jende prestua eta eskarmentukoa aurkitu nuela, konsekuentea eta bi potro/obarioekin. ETAk jende honen inguruan gaizki esaka jardutea errealitatetik at bizi dela adierazten dit (horren beharra izango banu horretaz jabetzeko!).
Esker txarrekoak gatzaie nonbait, kar-kar-kar...
Baina tira, eztabaida hauek jada ez dute inora eramaten.
Nork: xa2er.2009/01/27 00:06:51.123 GMT+1
Nork: .2009/02/04 18:52:03.643 GMT+1
Groucho Marx dixit.
Nork: xa2er.2009/02/04 20:32:26.901 GMT+1
Nork: .2009/02/05 19:18:23.725 GMT+1
Nork: xa2er.2009/02/05 21:40:54.400 GMT+1