Atzoko partez Jesús Juan-en argazki ezezagun batzu erakutsi banituen, gaurkoan azkeneko bostak eskuratzen dizkiot irakurleari. Beste argazki xelebre batzu ere aurkitu baditut, ez dira oso, eeeemmm... publikagarriak.
Atzo esan bezala, argazki sorta hau 1994ko apiril aldera Bizkaiako Sopuertan ospatu zen EGI Egunean hartuak daude. Xabier EBBko buru zen eta JJ eurodiputadua. Zenbat aldatzen diren gauzak!!
Tira, has gaitezen:

"Egunen baten zure tokia hartuko dut"

Josu Jon txintxo-txintxo Xabierren speech-a entzuten.

Gora ta gora abesten ariko zirela suposatzen dut.

Pote bat hartzera batzokiko bidean.

Zein kamiseta kutrea duen neskak!
Porzierto, 2007. urtean EGIk zer egiten duen norbaitek ba al daki? esistitzen al da? Lagun batek esan zidan bezala, "Esos son más clandestinos que los de la capucha!" Ta arrazoia ez zitzaion falta.
Post hau prestatzerakoan entzundako musika:
Cathedral, "The Ethereal Mirror", 1993.
Massacre, "From Beyond", 1991.





Idatzi artikulu bat