

Gure iritsiera Miñaora ta Lehendakaria, Paulino Luesma ta Pedro Luis Uriarterena. Gureak glamour gehiago izan zuen, dudaipe!
Hitzaldiaren aurretik Miñaoko Teknologi Parkeko zuzendariordearen eskutik, bideo ta pauerpoin aurkezpen bat erabiliz EAEko parke teknologikoen oinarrizko azalpen batzu jaso genituen. Etorkizunerako dituzten planen artean, parkea bikoiztu behar dutela aipatu zigun: Haurtzaindegi bat, gune komertzial bat... euskaltegi bat... je!
Azalpenak gazteleraz eman zizkigula, alegia. :-/
Al lío.
Hitzaldiko aurkezpen lanak InnoBasque agentziko Pedro Luis Uriarte buruak egin zuen, nire gusturako gehiegi enrollatu zen ta Jimmyk argitu beharra zeuzkan gauzak azaltzeari ekin zion. Detaile morbosoa: Jubilatzen naizenean, nik ere Pedro Luis bezala nahi dut!! Eskerrikasko Google!
Pedro Luisek Lehendakaria aurkeztearekin batera berarekiko atxikimendua agertu zion "Por estos momentos tan oscuros que estas pasando" edo antzeko hitzak, ez naiz gogoratzen. 1980tik 1992 arte Eusko Jaurlaritzako Ogasun Sailburua izan zenak esan zezakeen gutxinekoa. Hala ere, ziur naiz hitzaldia entzuten zegoen Paulino Luesmari ez ziola batere graziarik egingo.
Lehendakariak ingeleraz Jimmy Walesi zenbait hitz esan ondoren, herri bezala Berrikuntzaren beharra lau konzeptu erabiliz azpimarratu du: lidergoa, aurreikuspena, estrategia - kuantitatiboa zein kualitatiboa-, eta konpromezua. Lehendakaria ez da Pedro Luis bezainbeste enrollatu ta jarraian Jimmyk hartu du hitza.
"Bilbao, Spain"entzat prestaturiko aurkezpen txukuna ta interesgarriaz baliaturik, Wikipedia proiektuaren ildo nagusiak azaldu ditu: sorrera, filosofia, erronkak...
Dagoeneko ezagunak zaizkigun ideien artean, Hindi hizkuntzako atalak 280miloi hiztunekin 14.205 artikulu dituela esan du. Euskarazkoak aldiz, 1-2miloi hiztunekin (oso baikorra izanik) 21.000 paseak dituela. Birmanierrak 99 ditu. :-/
Azaroaren 6ko eguneraketa: Jimmyren hitzaldi osoa HezkuntzaTBko jendearen eskutik luzatzen dizuet. Horrekin batera, bere hitzaldiaren transkripzioa hemen dezute.





Erantzunak
Kanapeekin batera baxoerdiak hartzen ibili ahal hintzen? Euskal herritarrak 3 milioi inguru izango dituk, baina horietatik euskaldunak direnak ez dituk 600.000 ere izango. Edo bestela, non arraio izkutatzen dituk?
Nork: Segapotoa.2007/11/06 17:44:18.270 GMT+1
Jimmy Walesek bere aurkezpenean 1-2 miloi aipatzen zizkian. Bilbao, Spain bezalako entelekia bat ziala agerikoa dek.
Nork: xa2er.2007/11/06 19:42:30.392 GMT+1
http://www.blogak.com/xa2er