Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/05/06 21:20:12.206 GMT+2

Jostailu berriaren muntaketaren kronika.

Astesantu aurretik Bilboko MOD-PC dendan nire PC berria zatika erosi nuen. Jasotzera aldiz, apirilaren 23an jaso nuen ta egun batzu dira martxan dudala. Post honetan prozesu guzti azaltzen saiatuko natzaizue, bai dendarekin esperientzia eta baita ere muntaketaren prozesua.



Erosketa prozesua:

Esan bezala, astesantu aurretik MOD-PC dendak Interneten duen atalean aholkaturiko PC konfigurazio hau erosi nuen. Aldaketa batzu ere badaude hala ere, pantaila, xagu eta teklaturik ez bainuen aukeratu.

Erosketa prozesua oso xamurra suertatu zait, erosketa egiterakoan zenbaki kode bat iristen zaizu postontzira ta horrekin zure eskaeraren egoera ikuskatzea dezu. Emailez ere Nereak prestutasunez ta euskaraz!! erantzuten zituen nire zalantzak. Inongo kejarik ez.

Eskaera osatu zenean  Bilbotik pasatu beharra nuenez, dendan bertan jaso nituen elementu guztiak aurreko apirilaren 26an.
Dendara gindoazelarik, Sabino Arana kale berberean azpikaldeko izen xelebreko inmobiliaria bat ikusteko aukera dezute %-)

   
Kapitalismoaren ikurra den inmobiliari bati Rosa Luxemburgo izena jartzeko potrok behar die gero!
Rosa Luxemburg zein zan ez dakizutenontzako, Wikipedia, zuen laguna. ;-)

Traste guztiak hemen beran nire gelan dituzue ikusgai.

                      

Hardware muntaketa prozesua:

Gai hauetan nik baino eskarmentu haundiagoa duten lagunak baditut ta Igor ta Davidi esker ari natzaizue post hau idazten: Igor ta David HERRIKO ALTERNATIBA!!

Ezer baino lehen, plaka baseari Intel Core2 Duo  mikroprozesadorea jarri genion.

    

                   

Jarraian, plaka basean RAM memoria jarri ta kajan sartzen da.

    

Azkenik, txartel grafikoa, alimentazioa, kableatua, diska gogorra, CD/DVD unitateak... instalatzen dira.

                     
320Mb.tako Nvidia 8800 GTS txartela

Dena montatu ondoren itxura hau du nire PC berriak:

   

                    


Software instalazio prozesua.

"Txatarra" guztia montatu ondoren, elikagaia sartzea falta zen eta WindowsXP Home bertsioko kopia batekin hasi ginen. 400Gb.tako diska partizionatzeari ekin ta XPri 40Gb. eman genizkion. Ubunturentzako 140 eta almazen bezala erabiltzeko 200Gb.ko partizioa.

Ondorengo pausoak neronek egin nituen. Oinarrizko instalazio egin ondoren, plaka baseak zekarren CDan driver guztiak instalatzeko aukera eman ta denak instalatzeari ekin nion. Craso error. Sareko txartela konfiguratu zidanez ta cablemodemera konektatua nuenez, zaborra barra-barra sartzen hasi zitzaidan. Ezinezkoa zitzaidan ordenadorearekin tajuz lana egitea.

Kagada horren eta 3. formateoaren ondoren, Windows zerotik instalatu nuen. Jarraian ClamWin antibirusa, ZoneAlarm suebakia eta Ad-Aware anti-spywarea.

      
Eguneraketak WindowsUpdate bitartez jeisten eta SP2a instalatzen.

Ondoren oinarrizko driverrak instalatu nituen. Tartean BSOD bat ere suertatu zitzaidan, nola ez, ikus bestela azpiko irudia :-/

                    

Windows instalatu ondoren, aldameneko partizioan Ubuntu instalatzeari ekin nion. Ubunturen azkeneko 7.04 Feisty Fawn jetsi ta ostiral honetan instalatu nuen... qué gozada!

    

Ubunturen instalazioak ez dauka aparteko misteriorik, Windows baino errexagoa suertatu zait betidanik. Feistyk dakarren hobekuntza nabarmena, driver jabeduna instalatzeko aukera da, tartean Nvidia txartel grafikoarena. Goiko argazkian ikus daiteken bezala. Soberan dago esatea Ubuntu euskaraz dudala.

Amaitzeko lagungarri suertatu zaidan Guía Ubuntuko lotura jartzen dizuet eta makinea nola geratu zaidan.
Mahaigaineko irudi bezala gure Jeff, nola ez.

  

Ondorioak.

Gai teknologiko hauetan eskarmenturik ez badezute, ni ez nintzateke nire kasa PC bat 0tik montatzen hasiko. David ta Igorren laguntzarik gabe ez det uste gai izango nintzenik.
Nvidiako txartel grafikoaren azelerazioa oraindik ez dut jarri baina Nvidiako orrian informazioa ta driverrak egoteaz aparte, Envy instalatu behar da ta Ubuntuko foroetan trasteatu beharra daukat.

Esan bezala, Feistyk Nvidiako driver jabedunak instalatzeko aukera berri bat badu, baina hori aukeratzerakoan, makina reiniziatzerakoan Xak  berriro konfiguratu beharra daude ta lioso xamarra izan daiteke.
Grafiken konfigurazioa sudo dpkg-reconfigure xserver-xorg aginduarekin egiten da.

Mod-PC dendako zerbitzuarekin aldiz ez dut kejarik. 0tik 10era 8 jarriko nieke.

Nork: xa2er.2007/05/06 21:20:12.206 GMT+2
Etiketak: ordenagailua mod-pc | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.