Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/05/19 20:01:56.354 GMT+2

Lehiaketa blogeko irakurleentzat

Urkorekin batera ikusten ari garen CSS moduloaren bitartez, blog honetako maketazioan zenbait aldaketa egiteko gai izaten ari naiz: Oinarrian, azpitituloarekin jolastera iristen naiz, emaitza ikusgai dezute.

Hau horrela izanda, karaktere zirilikoetan idatziriko azpitituloan idatzi dudana asmatzen duen lehen irakurleari opari bat izango du.

Froga hau izango da: Hemen zer dago idatzia eta zer esan nahi du?:

                Kcaбиep ecкиcaбeл!!

Oparia: Beasaingo Loinatz tabernan neronekin afari legea egiteko aukera paregabea. Afariaren ondorengo kafea Blues Brothers tabernan ere nire kontura.

Baldintzak:
- Frogaren irabazleak afariaren argazki sorta blog honetan publikatu egingo dela jakitun da. Irakurleen gozamen/inbidirako, noski.
- Irabazlea gipuzkoarra bada afaria Loinatz tabernan izango da. Bizkaitarra bazara Elgoibarko San Miguel auzoko Belaustegi jatetxean izango da. Bizkaiko beste puntan bizi bazara, Artzentalesko Amalurra jatetxean izango da.  (sekta bat da, badakit, baina otorduak ondo ematen dituzte). Arabar edo nafarra bazara moldatuko gara. Lapurdi edo Zuberoako bazara, zuk ordainduko didazu afaria ;-)
- Mutila bazara ez duzu parte hartzerik. Porque yo lo valgo. Ba, benga, Koldo, Andoni ta Borthuzaik parte hartzeko gogoarekin daudela esan didatenez, partehartzea edonori irekita geratzen da.

- Lehiketan parte hartzeak baldintzen onarpena dakar ezinbestean.
 
Hala, atera zuen errusiar-euskara euskara/errusiar hiztegiak.

    



Nork: xa2er.2008/05/19 20:01:56.354 GMT+2
Etiketak: froga | Permalink | Erantzunak (4) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Azaldu sektarena!

Nork: Iñaki.2008/05/20 08:27:14.954 GMT+2
http://www.blogak.com/hijosdelangelgorria

Oinarrian, Gaur8 orrian azaltzen denagatik esaten diat.

Nork: xa2er.2008/05/20 09:17:29.077 GMT+2

joder! hik daukak aurpegia hik! :-)
Neskei soilik zuzenduriko sariketa?
Nun zeok pariedade legea hor? :-)

Ez al haiz enteratu ligatzeko webgune eder bat bazegokela jada?
www.geragaitezen.com
Benga denok izena bertan ematera! :-)

Nork: borthuzai.2008/05/20 21:00:53.328 GMT+2
http://www.goierrikohitza.info/blogak/borthuzai

Emakunderen irizpideak jarraituz jarri dizkiat baldintzak.

Nork: xa2er.2008/05/20 21:20:17.413 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.