Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/05/16 00:51:29.991 GMT+2

Maiatzaren 15ean animazioa barra-barra

Gaur postik jartzeko asmorik ez banuen ere,  Goierriko Hitzako berri xelebre batek nire asmoa zapuztu du.
PPko jendea goierritarrok PPra botatzeko konbentzitzeko lanetan dihardutela aspertu egiten da aidanez ta beste alderdiek Emakumeen Berdintasun Legea betetzen duten ikuskatze lanetan aritu dira. Potrok ikuitzen alegia.

PPko hautagaiak euskara ezagutza duten ikuskatuko ditugu ta horren ondorioz euskaldunik ez badute, salatuko al ditugu?

PPrekin anekdota kurioso/morboso pare bat.

- Aurreko ostegunean 19.00etan osoko bilkura zegoen Beasaingo Udal aretoan. Nire asmoa ez zen osoko bilkurara joatea, udaleko kide batekin egotea baizik. Berandu eta bilkura hasita zegoela iritsi nintzelarik, EAE-ANVko Mikel Olano  dantzari edo txistularien inguruko gai batetaz hitzegiten ari zelarik, txundituta utzi ninduen PPko Julio Herreros zinegotzia zein modu aldrebes eta traketsean zuzentzen zitzaion Mikeli. Pena ez nuela nire kamera, hartara grabatu eta YouTubera igotzeko situazioa. Impresentable bat.

Julio "Julito" Herreros tipo kuriosoa da. PNVko kide izatetik, zatiketa garaian EAra pasatu zen.
Ondoren, langabezian zegoelarik, Donostiako Prim kalera Gregorio Ordoñez zenari bisita bat egin ta bere burua eskaini zion PP Goierriko bailararen ardura hartzeko. Soldataren bat jarri zioten.

Alderdiko kidea nintzela, makina bat alditan mahairatzen zen bere curriculuma ostegunetan egiten genituen afarien ondorengo tertulietan. Duela hamar urteko kontuetaz ari natzaizue, hala ere.

Bigarren anekdota aldiz, 1996-97 urte inguruan EGKko Gipuzkoako bileretara EGIko ordezkarietako bat bezala joaten nintzenekoa da. Han biltzen ginen danok: GurutzeGorrikoak, PSEko gaztek, Elizako taldek, Scoutak...  PPko gazte taldeko ordezkariak ez zeudenean, beraiei aipamen egiten genienean, NeguGorriak deitzen genien. Azken finean NN.GGtik NeguGorrira dagoen aldea txikia baita. ;-)

Egie esateko, nos lo pasábamos pipa.

Nork: xa2er.2007/05/16 00:51:29.991 GMT+2
Etiketak: beasain legazpi hauteskundeak lazako eusko_alkartasuna | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.