Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/04/19 16:25:40.280 GMT+2

Maria San Gilen minbiziaren inguruan.

Nik ez diot inorri kalterik opa.

Aurretik nahikoa ez eta orain Maria San Gil ere beste kalbarioa pasatzen izango da, horrelako egoera baten aurrean zure burua argi ta lasai izatea ez dut uste xamurra izango denik.

                           

Baina hala ere, gai honen inguruan bada zerbait oso "elegantea" ez dena.

Nik ez dut minbizirik izan edo nire inguruan ere ez zait horrelako desgraziarik suertatu, ta gertatuko balitzait, ez nuke jakingo nolako jarrera izango nuken, baina medioetara ez nukela joko ziur dut. Norberak bere gertuko jendearekin eraman beharrekoak direla iruditzen zait. Aurrekariak euskal politikan? Ez ditut gehiegi ezagutzen, agian, Patxi Baztarrikarena baino ez.

Gaurko DiarioVascoko paperezko edizioaren portadan, (ez dut aurkitzen Interneten) Maria SanGilen argazkian desgrazi bat baino, loteria tokatu zaiola ematen du! Ta horrekin batera medio, blog ta makina bat politikari hauteskunde batzuen atarian egiten dioten goratzarre aipagarria suertatzen zait.

Azkeneko detaile bat, (eta hau maltzurra) ez Maria San Gilen inguruan, aldiz Josu Jon eta Odonen adierazpen hauen inguruan. Minbizia Arnaldo Otegiri diagnostikatuko baliote loreak berdin botako al lizkiote?

Azpikaldean Maria San Gilen adierazpenak ikusgai:



Nork: xa2er.2007/04/19 16:25:40.280 GMT+2
Etiketak: minbizia maria_san_gil | Permalink | Erantzunak (4) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Bere gaixotasuna medioetara eraman izana erabaki politiko bat izan dela argi eta garbi dago.

Nork: Gorka.2007/04/20 00:36:33.476 GMT+2
www.basqueinmoon.blogspot.com - www.blogak.com/oregonian

...ta horrekin batera, bere gaixotasuna medioetara eramateko erabakia politikoa izanik, seriotasuna kentzen dio egoerari.Berak jakingo du zergatik zuzendu den medioetara, baina azken finean, norberak aukeratzen du bere bizitza nola izurratzen duen.

Nork: xa2er.2007/04/20 10:48:52.249 GMT+2

Eguardi on Xa2er.

Iñaki Azkunak ere esan zuen kantzerra zuela, prostatakoa. Lotura honetan dituzue minbizia izandako beste politikari batzuk: http://www.elmundo.es/elmundo/2007/04/18/espana/1176901140.html

Nork: Igor.2007/04/23 12:41:50.306 GMT+2

A ze zerrenda puskea atera diguken Igor, bejondaikela!!
Eongogatxik!

Nork: xa2er.2007/04/23 23:56:14.147 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru