Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/05/19 16:52:58.023 GMT+2

MIT (IV)

Gaurkoan igandeko xelebrekeria luzatzen dizuet.

Igande arratsaldez Bostongo kaian barrena paseo bat ematera joan ginelarik, hara non ikusten dugun telebista kate baten lagunak programa bat grabatzen. Grabatu egin beharko dugu ba!

Momentuaren xelebrekeriaz aparte, gauza kurioso parez jabetu nintzen:

  1. Aurkezlearen kamixeta elegantea. Kasu egin Boston Celticseko Kevin McHale eta Robert Parish jokalari mitiko ohiei gorazarre egiten diela. Ez da agertzen baina bizkarrean Larry Bird aitatzen zen.
  2. Telebista kamerak HD formatoan grabatzekoak direla. EEBBetan telebista kate nagusiak HDra salto eginak daude jada, Euskal Herrian LTD edo TDT sartzekotan denean, hemen dena jada HD da.


Argazkiak.org | NESN kateko programa baten grabazioa. © cc-by-sa: xa2

Interneten informazioa bilatzen, NESN New England Sports Network telebista kirol katekoak zirela ikusi dugu. Azpikaldean grabazio saioaren bideo pare bat jartzen dizkizuet:

Nork: xa2er.2009/05/19 16:52:58.023 GMT+2
Etiketak: boston grabazioa nesn telebista mit kaia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru