Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/05/17 14:47:29.384 GMT+2

MITen (I)

Aurreko postean aipatu nuen bezala, Bostonera iritsi eta lehenengo argazki eta berriak zuekin partekatzeari ekiten diot. Bidaian aparteko berririk ez zen gertatu, Hondarribian "sardinzar" batek katxeatzearekin batera, Bostonen inmigrazioko tipoarekin C++ eta Linuxi buruz hitzegiten jadun eta barrura!! ;-)

Txerrizaleokeko bost urdaizpiko eta txorixo bandeja barne!!!


Argazkiak.org | Atlantikoaren gainean. © cc-by-sa: xa2

Tira, larunbat arratsaldez iritsi eta Xabierren, nire tokaioaren, etxean trasteak utzi ondoren Bostongo downtownera katxarro batzu hartzera eta jarraian afaltzera joan ginen. Azpikaldean hartutako zenbait argazkitxo luzatzen dizkizuet.


Argazkiak.org | Ardoaren sendatze ahalmena. © cc-by-sa: xa2

Azti goiko kartelarekin: "Foolproof tips for a successful party. The healing power of wine"

"Consejos a prueba de tontos para una fiesta exitosa. El poder sanador del vino"

MITeko domo eta sarrera nagusia.


Argazkiak.org | MITeko domoa. © cc-by-sa: xa2

Eta orain, el elemento bizarro del día: MITeko kampuseko reaktore nuklearra!! Ba hori, MITek bere energia beharretarako reaktore nuklear txikitxoa du eta nire tokaioak esaten duenez, txiki geratzen da MITen energia beharrak asetzeko!!


Argazkiak.org | Reaktore nuklearra. © cc-by-sa: xa2

Oraingoz hemen dena ondo dijoa... binilo denda bat ere aurkitu dut, Anttonentzako iPhone trastea bilatu, nitzako Levi´s batzu... ez gera galduko horreatio.

 

Nork: xa2er.2009/05/17 14:47:29.384 GMT+2
Etiketak: boston cambridge mit | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Hi kasposo

Ondo bizi haiz, alu alena. hemen denak greban eta hi EEBBetan oporretan! Bejondeikela.

Ondoibili eta bueltan agindutako bazkaritxoa egingo diagu.

Atera zak Basatxerri produktuen argazkiren bat Bostongo leku publiko bat ikusten delaik eta hurrengoak nire kontu!

Agur

Segapotoa

Nork: Segapotoa.2009/05/21 23:55:50.553 GMT+2

Bideo kontuk bihar sin falta!!!!!

Nork: xa2er.2009/05/22 05:50:15.891 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru