PPk egiten duen oposizio histerikotik aldentzeko beldurrez dagoen PSOErekin topo egiten genuen beste behin. Datorren urteko martxoan hauteskunde orokorrak ditugu ta horri begira hartu du PSOEk erabakia.

En fin.
Interneten salseatzen nabilela Berriako kazetaria den Imanol Muruaren proposamen zinez interesgarri batekin topo egiten dut bere blogean: Iruñan ANVk Barcinari botoa eman diezaiola, botoak ETAkoak direnez, ea Yolandak obariorik dituen boto horiei uko egiteko.
Umorea ez zaio falta Imanoli.
Hala ere, berri honen arabera Marianok neurriak hartuko ditu horrelako aukerik izan ez dezaten alderdi txikiak.
Horrekin batera, aspaldian isilik zebilen Joseba Egibarren adierazpen hauekin topo egin det, non, koherenteak izan beharra baldin badago, ANVk bere zinegotziak ASBri eskaintzea eskatzen duen.
Hala ere, ez det uste kaso gehiegirik egingo diotenik ANVkoek Josebari, orain hamar minutu bozgoragailuz eta "PNV, EA, PSOE LAPURRAK!"
dioten kartelaz ornitutako furgona bat Beasainen bueltaka ikusi baidut.
Bozgoragailuetatik larunbat honetarako Beasaingo plenorako deia zabaltzen ari ziren, izango da saltsea larunbaten.


Erantzunak
Egun on Xabi:
Egibar kaka nahasten ai dek. ANVk ilegalizatuta egon arren jaso dituen botoen araberako kontzejalak eskatzen dizkik, ez ilegalizatuta egote hutsagatik. ASBk nik dakiala ez dik inon botorik jaso.
Ondo segi!
Nork: Igor.2007/06/14 09:57:55.897 GMT+2
Ordizian 1.100 boto baliogabe egon dituk, berez "baliogabeak" ditukenak gehi ANVrenak. Nolaz jakitea zeok zeintzuk dituken ANVrenak eta balizko baliogabetuak? Ez zeok jakiterik.
Erabat ados ANVri egin diotena urdekeri bat dekela, baina ezjakintasun hori saiestuta ANVk denak berarentzako nahi dizkik. Ta hori ere ez dek justua.
Hala ere Josebak beste gauza bat aldarrikatzen dik, ANVk besteei eskatzen dien "koherentzia" bere buruari aplikatu diezaiola, edo nire lagun batek behin zioen bezala: Azti ibili eskatzen dekenarekin, lortzea daukak eta.
Ezker Abertzalea, osotasunean hartuta, bizitzen ari den egoera ein haundi batean bere ardura eta erantzukizuna da eta ez beste inorena.
Enrike Knorr-en artikulu honetan antzeko zeozer jorratzen dik: Gu gara guri gertatzen zaizkigun mixerien erantzule eta ez beste inor.
Nork: xa2er.2007/06/14 17:07:27.155 GMT+2
http://www.blogak.com/xa2er