Azken urte hauetan, (2006-07), makina bat lagunek blog bat sortzeko gonbidatu eta animatu naute. Zuek badakizue nortzuk zareten ;-)
Aspaldidanik sortzeko tentazioa banuen ere, ez nuen nire burua blog pertsonal bat sortu eta kudeatzeko garaian behar dituzun gogo eta autodisziplinaz ikusten. Tira, UEUko jendearekin Web2.0ri buruz egin nuen ikastaroa eta aurreko beste blog batzuen kudeaketak animatu eta behar dudan eskarmentua eskaini didate.
Xabier Eskisabel nauzue, 1973ko martxoan Ataunen jaio nintzen eta Beasainen bizi naiz. Hortik datorkio blogari izenburua :-P
Afizioak? GNU/Linux, II Gerrate Mundiala (bereziki Ekialdeko Frontea), Jeff Buckley eta Shorinji Kempon izerdie ateratzea.
2001eko maiatzean Espainiar militarren salaketa medio, Intsumiso izanagatik Tolosako Epaitegian deklaratzera behartu ninduten.
Ideologiaz aldiz, abertzalea naizela uste badut ere eta 1990. urtea ezgeroztik EGIn jardun banintz, 2005eko azaroatik EAJko kide ohia naiz.


