Maiatzaren 12ko datarekin Goierriko Hitzak dakarren berriaren arabera, Ordiziako Udalak atzera bota du Oiangu Bizirikek Ordizian herri galdeketa bat egiteko aurkezturiko 1.454 ordiziarren eskaera.
Oiangu Bizirikeko lagunak
lan gogorra, txukuna eta fina egin dute hilabete luzeetan Ordizia eta
Goierriko gizarteari beraien mezua ezagutarazterakoan. Udalaren
erabakia gatazka honetan inflexio puntu bat da eta Oiangu Bizirikekoen
animoetan eragina izatea posible bada ere, umiltasunez, baliagarriak
izango zaizkizuelakoan hausnarketa batzu elarazi nahiko nizkizueke.
Udalak Oianguren inguruko herri galdeketa atzera botatzeak ez luke inor sorpresaz hartu behar, sorpresa Ordiziako udalak herri galdeketa antolatzea litzake: Ordiziako biztanleetatik 1.454 herritarrek beraien iritzia ematea porzentualki ASKO da, eta hori Udalak ondo baino hobeto daki. Herritar horien dinamismoak herri galdeketa bat prestatzerakoan, Ordiziako gizartearen erabateko inplikazioa lortuko zuela ere, inongo zalantza izpirik ez dut. Inplikazio hori lortuaz, Udala eta Ordiziako alderdi politikoen koadroen paralisia agerian geratuko liratekelarik. Alegia, herri galdeketa bat aise irabazteko arazorik ez litzateke egongo. Ta hori ere, Udalak badaki.
Kontuan izanda Oianguko
gaia Ordiziako gizartearentzat oso gai sentibera dela, Udala herritarrekiko
izugarrizko insensibilitatearekin jokatu du. Horrekin batera,
hauteskunde kanpaina baten erdian horrelako erabakia hartu izanak
temerario batzu edo inkonsziente batzu direla agerian uzten dute. Eta
puntu honetara iritxita, politika sartzen da tartean.
Azken finean, zerk ahalbideratzen du, politikoki hitzeginda, Ordiziako Udala Oianguko proiektua aurkeztea eta bultzatzea? OPOSIZIO hitza mereziko duen oposizio politikorik ez duela izan azken lau urte hauetan: EA, EAJren seguidismoa egitera mugatu da; PSOEko arduradunak oso erlazio estua eta pertsonala dute EAJko zingotziekin, beraz arazorik ez alde hortatik; PP... ez da esistitu; EzkerBatuko zinegotzi bakarra ahal duena egiten ta Ezker Abertzalea aldiz, jokoz kanpo. Ezker Abertzalea instituzioetan egoteak ez du esanahi automatikoki gauzak transparentziz eta zuzentasunez egingo dituztenik, baina Goierriko udalen batek EAE/ANVko ilegalizazioarekin lasaitua hartu badu, hori Ordiziako Udala izan da, udalak badakielako Ezker Batua oposizio soila izanik hurrengo lau urteak ere, "lasaiak" izango direla. Maialen eman egurre!!
Horren harira, ordiziar batzuk eman dizkidaten erreferentziengatik, EAEk hautagai eta talde itxurosoa aurkeztu zuen hauteskunde hauetarako. Ez dakit zein puntura arte gai izango ziren hauteskundeak irabazteko, baina azken lau urte hauetan Alejandra egon den bezain eroso ez dut uste egongo zenik hurrengo EAJko hautagaia.
Ta oposizio politikorik ez izateak zertara eraman du Ordiziako Udala? Prepotentzira. Boterean betirako egongo direlaren ustera, herritarrak adin txikikoak izango balira bezala tratatzera... herriaren alde, baina herririk gabe. Despotismo ilustratura azken finean.
Oianguko proiektua zertarako den zalantzak dituenak, Goiturreko Niko Osinalderen adirazpen hauek irakurtzea baino ez du.
...ta hemen aldiz Nikori herritar batzu egiten dioten erantzuna.





Post a comment