Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/02/02 23:40:49.344 GMT+1

Otsailaren 3ko haize boladak.

- Arnaldo Otegik Xabier Arzalluzen bisita izan du Martuteneko espetxean. Izaronewsen ondoko adierazpenak egin ditu:
"Consciente de que la conversación estaba siendo grabada, Arzalluz dijo que había hablado "desde la reserva", sin poder expresarse "abiertamente", aunque aprovechó la circunstancia para enviar varios mensajes al ministro español de Interior, Alfredo Pérez Rubalcaba."
El Paísek ere aipamena egiten dio berriari.

- Eusko Jaurlaritzak orain arte inork ikusi ez duen txosten tekniko baten argudioa nabarmendu du software libreari ezezkoa emateko eta horrek hautsak harrotu ditu internauten artean berriki. Orain, PSEk idatziz eskatu dio Jaurlaritzari aipatu txostena.
Gogoratu, Idoia Zanerrutzabeitiak ukatu egin ziola ESLEri txostena "barne dokumentazioa" zenaren aitzakian.

- Stalingradeko borroka amaitu zela 65 urte bete ziren atzo. Atzerrira egiten dudan hurrengo bidaia bertara izango da. 1994. urtean AuschwitzII-Bikernau eta Dachauko konzentrazio kanpamenduetan izan nintzen. 1997. urtean Nürnberg-eko Parteitagelanden eta 2006.ko abuztuan Moskuko plaza gorrian. Voto a bríos hurrengo bidaian Stalingrad, Prokorovka, Kalach ta inguru horiek bisitatuko ditudala.




- 155mm.tako pepino bat eskuz desarmatzea ez dirudi oso ideia ona denik:



Ikusi leherketaren ondoren errepidean sortzen den kraterra.

-Kitarra honen atzetik nabil. Gehiegi ez bada enkantean parte hartuko dut. Zertarako? Kitarra jotzen ikasteko ez behintzat, baina bai honen antzeko bat egiteko:



Guitar Heroarekin obsesionatzen hasia naiz. Zergatik ote?


Nork: xa2er.2008/02/02 23:40:49.344 GMT+1
Etiketak: denetarik | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.