Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/09/21 23:29:51.848 GMT+2

Parentesia irekitzen dut blogean.

Fotolog eta MySpace fenomenoak aipatzen zituen aurreko post batek dexenteko zalaparta sortu du blog honetan. Zertaz ari naizen ez dakizutenontzat, Menéame eta KANTen bitartez ezagutu eta Interneten azkar hedatzen ari den bideo bat zintzilikatu nuen blogean ta horren inguruan zenbait hausnarketa egiten nituen.



Asuntoa zera da, horren inguruan sortu den zalaparta aitzaki bezala hartu nahi dudala blog honetan frenoa zapaldu ta eskutan ditudan beste gai kritikoagoei merezi duten atentzioa eskaintzeko. Blog honek denbora gehiegi eskatzen hasi zait.

Beraz:
1. Fotolog ta MySpaceko eztabaida piztu zuen posta ezabatu egin dut, erabiltzaileen oharrekin batera. Nireak ere barne.

2. Blogean posteatzeari denboraldi batean utziko diot. Gutxienez aste pare bat bai: Beste lehentasun kritikoagoak ditut esku artean.

3. Blogaren oharren politika aldatu egin dut: Blogari kasorik egiten ez diodan bitartean, erabiltzaileok ezingo dezute oharrik utzi.

4. Insisto: Fotolog eta MySpace zaborra baino ez dira.

5. Fernando Fernan Gomez nire aitona izatea gustatuko litzaidake.

Ondo izan!

Nork: xa2er.2007/09/21 23:29:51.848 GMT+2
Etiketak: atsedena | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.