II. Mundu Gerra aitzaki hartuta aurkitu dudan azkenekoa PhotosNormandie da:
"PhotosNormandie est un projet collaboratif d'indexation sociale portant sur 2763 photos historiques de la Bataille de Normandie (6 juin à fin août 1944). Toutes les photos sont proposées en haute définition et décrites selon le standard professionnel IPTC/IIM.
Ce projet, en cours depuis le 29 janvier 2007, a pour but d'améliorer les légendes de ces photos. Du 30 janvier 2007 au 31 janvier 2009, 4309 descriptions de photos ont été complétées, corrigées et mises à jour (certaines ont été mises à jour plusieurs fois)."Azpimarratuko nituzken argazkien artean Eisenhower Generala König Tiger tanke baten aldamenean hartutakoa edo enfermera batekoa aipatuko nituzke. Orduak eta orduak botatzeko orria. Argazki guztiak CC by-nc-sa lizentzipean daudelarik dezenteko askatasuna ematen diote erabiltzaileari.
Eta zein da ekimen honen balio erantsia?
Talde honetan agertzen diren argazkietan jende anitza situazio zailean agertzen delarik, ezinezkoa da berauen Flickren publikatu dituen erakunde publikoarentzat informazio zehatza eskaintzea. Erabat ezinezkoa da. Horren ondorioz, tresna kolaboratibo bezala planteatu du erakunde honek, hartara, edozeinek duen informazioarekin bertan agertzen diren pertsonak, lekuak eta situazioak kokatzea dago. Auzolana sarean.

Eisenhower Generala hankazgora dagoen König Tiger tankearen aldamenean. Kontu egin 68 tonelada pisatzen zituela tankeak.

ARMY NURSE CORPSeko enfermera. Bai neska katxarroa!





Idatzi artikulu bat