Napoleonek esandako esaldia jarraitu nuen Soraluzeko mendi martxan: Soraluzera bueltan Krabelinaitzetik etorri ginenean bertan geratu nintzen. Goizeko 9.45tan iritsi nintzen Soraluzera ta ibilbideko 35km.etatik erdia baino gehiago falta zelarik ibilbidea osatzeko, ez nuen atsaldeko 15.00etan bukatu nahi martxea.

Krabelinaitzen mokau bat jaten. Atzekaldean Karakate.
Goizeko 6.10etan atera ginelarik Soraluzeko plazatik, lehenengo aldapak "a toda ostia" igotzen hasi ginen, horrelako martxetan gertatzen den ohiko legez :-/
Antolakuntzako lagunek antolaturiko lehenengo abituallamendura oraindik gaua zela iritxi ginelarik Gallastegitorrera iristerako argitu zigun.

Soraluzera iritxitakoan herrigunean ezarritako abituallamenduan txoixo ta salda beroak hartu ondoren Beasaingo bidea hartu nuen. Indarrez ondo nengoen eta martxea bukatzeko gai izango nintzelakoan banago, esan bezala, etxera ez nuen "a las tantas" bueltatu nahi. kronika hau ere idatzi beharra bainuen ;-)
Laburbilduz:
- Gauez mendian ibiltzen nintzen lehen aldia zen eta ez zitzaidan batere erosoa suertatu: Aldapak ez ziren ikusten, baina somatu bai eta gogoz.
- Erakundea bikain. Abituallamenduak ongi ornituak eta antolakuntzakoak atento eta jatorrak.
- Eguraldia. Mendirako aproposa, oso ondo.
Txinpún! Ea datorren urtean amaitzea lortzen dudan.






Erantzunak
Nork: Igor.2007/10/29 10:03:50.907 GMT+1