Ez dut telebistarik ikusten.
Badira hilabete batzu telebista ikusteaz desertatu nuela: Medio honengan gure kontrol ahalmena telebistaren bolumena kudeatzea eta zabor kanalen artean aukeratzera mugatzen delarik, Internet aurkitu dut nire informazio iturriak elikatzeko tresna nagusi bezala. Eta horrekin batera, nik ere nire edukiak igo ditzazket Internetera, bi bideetako komunikazio kanala bermatzen didalarik. Telebistan aldiz, direkzioa bakarra da.
Blogak direlarik azken orduko informazioa jasotzeko dugun tresna nagusia, egunero jarraitzen dudan Guerra Eterna blogaren bitartez EEBBetako Jon Stewart aurkezlearen telebista saioaren atal bat ikusteko aukera izan dut. Eva Hacheren estiloa jarraitzen duelarik bere programan, 7:30 irauten duen bideo honetan Iraq-en EEBBtako armada nagusia den David Petraeus generala du hizpide.
Irailaren 10ean Petraeus generalak Iraq-eko egoera politiko, militar eta ekonomikoari buruzko txostena EEBBetako Kongresuan aurkeztu zuen eta Jon Stewart-ek makina bat kopla ateratzen dizkio Etxe Zuriaren doktrina jarraitzen duen militar honi.
Inglesez ez bazarete moldatzen larri ibiliko zerate Petraeus-en kontura egiten dituzten txisteak ulertzeko. Hala ere merezi du ikusteak.
"It has been said that he can turn water... into bottled water!" Jajajaja...
2007/09/16 11:58:01.978 GMT+2
Rock me, Petraeus!!!!
Nork: xa2er.2007/09/16 11:58:01.978 GMT+2
Etiketak:
iraq
central
petraeus
david
comedy
jon
stewart
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)


Idatzi artikulu bat