Blogak.com

Create a new blog   Log in to your blog

2007/08/23 19:56:40.337 GMT+2

ROOOOTS!! BLOODY ROOOOOOOOOOOTS!!!!!!!!

Atzeratutako postekin nabilerarik oraingoan... SEPULTURA!
Joder, Uxok esaten don bezala "lujo asiático": Gernikako festen aitzakiarekin, udalak nor ekarri jotzeko ta Sepultura, con dos cojones! Ez Egan, rantxerak edo talde punkitronikorik: SEPULTURAAAAAAAAAAA!!!!



Ta gainera "por la patilla" herriko plazan!! Datorren urteko festetan ere antzeko talde potenteren bat ekarri beharko du Udalak, ezta? jejeje...
Sepultura lehengo aldiz 1991ko ekainaren 1ean Bergarako Txibisto aretoa zena "Arise" diskaren giran ikusi nituen ta orduan bezala "pipa" pasa nuen. Subidón de adrenalina!!!
     

Tira, kontzertue luze ta bikain jun zan ta memoriaz ezinezkoa zait set-list-az gogoratzea: Aurrekaldean 18-20 urteko gaztetxokin saltoka bainebilen ;-)

         
Taldekideak kontzertura gerturatu ginanokin gogoz enrollatu ziren. Derrick-ek ikurriña atera zuenean el delirio izan zen.

Horren truke bertan hartutako argazkien set osoa eskuragarri uzten dizuet eta Dead Embrionyc Cells abestiaren bideoa. Audioa ohi bezala kalitate infamearekin :-(


Dead Embrionyc Cells.

Beste lagun batek kontzertuko azkeneko abestia igo du YouTubera: Roots Bloody Roots, kalitate mundialean por zierto.


Posted by: xa2er.2007/08/23 19:56:40.337 GMT+2
Tags: sepultura gernika | Permalink | Comments (2) | References (0)

Comments

Esan duzu:
> Audioa ohi bezala kalitate infamearekin :-(
>
Saturatuta dirudi, agian kontzertuaren bolumena handiegia zelako zure kamararendako. Hurrengoan mikroa eztali egin beharko duzu.

Posted by: Ibiltari.2007/08/27 19:00:06.126 GMT+2

Canon Ixus50 kamera xixtrin batek ematen du ematen duena.

Posted by: xa2er.2007/08/27 23:36:33.182 GMT+2
http://www.blogak.com/xa2er

Post a comment





The CAPTCHA image

Please enter the letters shown in the image in the following text box. Provided by Captchas.net



Babeslea: Casas Rurales Pais Vasco