Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/03/16 11:21:08.538 GMT+1

Rusian gertatu zitzaidan pasadizo bat.

Zuetako zenbaitzuk 2006ko udaran Rusian oporretan izan nintzela jakinaren gainean egongo zarete.
Bere garaian nire kontaktuei bertan hartutako Flickr-eko argazki sortaren helbidea bidali banien ere, denbora honetan Rusian bizitako beste informaziorik ez dut jarri Interneten modu publiko batean. Bada salbuespena egiteko garaia.


Jarraitu aurretik, 2006ko uztailaren 26tik irailaren 2ra arte egin nuen bidaiaren berri laburki emango dizuet kokatu zaitezten.

Esan bezala, 2006ko uztailaren 26ko arratsaldean motxila harturik Beasaingo tren geltokira zuzendu nintzen Vladivostokera iristeko asmoarekin. Bai, ongi irakurri duzue: Владивосток.

Beraz, Europa eta Siberia guztia trenez zeharkatu ondoren, trenez jarraitu nuen ibilbidea hau izan zen: Beasain, Irun, Hendaia, Baiona, Paris, Berlin, Varsovia, Vilnius, Riga, Mosku, Ekaterinburg, Irkutsk, Vladivostok.
Japongo itsasoan hankak busti ondoren bueltako bidea ere Transiberiar trenean egiteari ekin niolarik.

Hau jakinda, al lío.

Vladivostoketik Moskurako bidea Россия nº1 trena harturik, abuztuaren 24an Siberian galdurik Novosibirsk eta Krasnoyarsk artean dagoen Mariinsk herriko tren geltokian orduerdiko geldiune bat egin zuen gure trenak. Gure trenak 400-500 metroko luzera zuen konboia osatzen zuelarik, ni konboiaren azkeneko bagoian nindoan.


Trenaren luzera ikusteko aukera ematen duen argazkia. Shilka errekaren inguruan Mantxuriaren iparraldean hartua abuztuaren 22an Moskuko bidean.

Trena ain luzea izanik, eta Mariinskeko geltokia motz geratu zenez, gure bagoia andenetatik kanpo geratu zen eta hankak luzatzeko asmoz, trenbidera salto egin beharra izan genuen.

Haizea hartzen ari ginelarik, halako batean tren geltoki aldera begiratzen dut eta jende talde bat guregana  datorrela jabetzen naiz. Taldea gerturatu ahala, PRESO TRASLADO BAT ZELA konturatzen naiz. El acabose!!
Zorionez, kamarea nirekin izateko ohitura nuenez azpikaldeko argazki sorta hartu nuen:


Presoak zaintzaile eta zakurrez inguraturik. Kaso egin eskubiko guardak daramatzan paper eta karpeta piloari, ziurrenik presoen historialak.



Azkeneko zaintzalea zakurrarekin. Rusiako Justizia Ministerioko presondegietako zaintzaleek erabiltzen duten AK-74M fusil normalizatua daramate.




Trenaren bidaiariak. Bizkarrez azaltzen den umea nire konpartimenduaren aldamenean bere amarekin bidaiatzen zuen Andrei da.



Argazkiak "de estrangis" atera atera nituela esatea soberan dago ;-)
Preso taldeak aldegin zuenean gure bagoira igo nintzen eta jarraian bigarren sorpresa gertatu zitzaidan: ALDAMENEKO TREN-PRESONDEGIAN PRESOAK IGOTZEN ari dira!!! "Joder, aukera hau ez zeok galtzen uzterik" pentsatu eta de estrangis total kamararekin argazkiak eta tatatxin!! bideo sekuentzi bat hartu nituen:



Kaso egin presoei: presondegi lanak egiten dituen bagoira igotzeko zai daudelarik, lurrean pikotxetan eta eskuak kokotean dituztela. Broma gutxi Rusiako preso zaintzaileekin!!



Hemen jada, gure bagoiko provodnitsak kazotea egin zidan eta niregana hurbildu eta argazkiak ateratzen uzteari esan zidan: Kriston  erretolikea bota zidan. Ni eroarena egiten, noski ;-)
Provodnitsaren burua bideoan eskubialdean gure bagoian ikus daiteke.

Jarraian trena martxan jarri eta mendebaldeko bidea hartu zuen trenak.

Azkenik eta amaitzeko, preso zaintzaileek erabiltzen duten AK-74M fusilaren bideo kurioso pare bat jartzen dizkizuet.






Nork: xa2er.2008/03/16 11:21:08.538 GMT+1
Etiketak: mariinsk errusia siberia | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Zu atxilotu ez zutean....

Nork: uxo.2008/03/16 13:08:36.931 GMT+1

Quita, quita;Uxo! Que luego se vicia a la pastillita de jabon y se jodio!  ;-)

Nork: lorea.2008/03/18 09:55:43.191 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.