Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/04/13 21:26:43.777 GMT+2

Sagaspekoei esker onez.

Aspaldian mendira txango bat egin gabe nengoelarik, goizeko 8.45etan Beasaindik abiatuta Zumarragarako bideari ekin diot Mandubitik bueltan.

96 argazki atera baditut ere, horien artean oso gutxik izan dira benetan ederrak. Guzti horietatik bi baino ez ditut jarriko blogeko bisitarien gozagarri.

Lehena Mandubiko gainean zegoen behor bati ateratakoa.


Argazkiak.org | Behorra Mandubiako inguruan. © cc-by-sa: xa2

Koloreak biziak atera zaizkit eta konposizioa ere txukun geratu zaidala uste dut. Zer esaten dek, Iurgi?

Bigarrena Zumarragara gerturatzen ari nintzelarik Sagaspe baserriko kaxkora gerturatzen ari nintzelarik atera dut.

Paisaiari argazkiak ateratzen nenbilelarik, halako batean zer ikusi eta bi lagun idi bikotearekin Sagaspe baserriko bidea hartzen. Wow!! Bizitzan behin gertatzen diren aukeretakoa argazkia ateratzeko!!

Argazkia ateratzeko Aritzek eta Iratik baimena eman didatelarik, hemen jartzen dizuet zuen gozagarri.


Argazkiak.org | Idi gurdia Zumarragan. © cc-by-sa: xa2

Sagaspeko lagunei eskerrak bihotzez eman nahi dizkizuetela argazkia hartzen uzteagatik soberan dago esatea.

Mila-mila-esker!!


Nork: xa2er.2009/04/13 21:26:43.777 GMT+2
Etiketak: idiak sagaspe zumarraga | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru