Blogaren irakurleei Artikutza eta Urumuea aldeko saroiak zer diren argitzeko ez dut nire burua gai ikusten, hare eta gutxiago LuisMari eta Xabier bezalako adituen aurrean. Baina modu labur eta ulerterraz batean zera esan daiteke, XIII. mende hasieran Orreagako Kolegiatak bere kargu zituen ganadu eliak, "ato" edo "rebaño" espainolez, bazkatzeko zituen lursailak zirela. Lursail hauek, saroiak alegia, neurri ezberdinekoak baziren ere, Artikutza aldekoak 250-300m. diametroa zuten.
Deskripzio zuzenagoa eta txukunagoa Luis Mari berak azpikaldeko bideoan ematearekin batera, berak kudeatzen duen saroiaketakortak.com orria eskuratzen dizuet. Bertatik, .doc eta .pdf formatoan gai honi buruz Luis Marik idatziriko liburu interesgarria debalde jeistea dezute. Horrekin batera, bere garaian Diario Vasco eta Noticias de Gipuzkoa egunkariek elkarrizketa bana egin zioten gure Luis Mariri.
Saroiak beraien puntu zentrala eta lau puntu kardinalak kokatzeko artamugarriak zituzten. Berauk izan dira hirurok igande goiz partean bilatzen jardun garenak. Azpikaldeko argazkiak testigu.





Hau berezia eta arraroa da: bajoreliebea izan partez "altoreliebea" baida.






Hildako zuhaitzari bizia dario.




Wikipediaren euskal atalak mereziko luke gaiari buruzko artikulua ba...


Erantzunak
:-)
lizardukoan haure interesauko zaik
Nork: borthuzai.2008/02/04 19:44:02.446 GMT+1
http://www.goierrikohitza.info/blogak/borthuzai
Rebotatuko zoat nire lagunei.
Nork: xa2.2008/02/04 19:49:06.935 GMT+1