Goierriko Kempozaleen erakustaldia urtero edo ia
izaten dugu eta aurtengoa aurreko larunbatean Zumarragako kiroldegian izan zen genuen.
Aurtengo erakustaldian 130 lagun pasatxo bildu ginen eta Zumarraga-Urretxu eta Beasaingo taldeak batera egin genuen.
Saioa Zumarragako gaztetxo andanak hasi zuen, horren aurretik beroketak aldameneko aretoan egin zituztelarik.
Zumarragako gaztetxoen beroketa eta erakustaldia.
Jarraian, gure Beasaingo marroiak hartu zuten lekukoa.
Hemengo irudietan Gotzon eta Andoniren saio labur eta elegantea ikusgai.
Ondoren beltzek hartu zuten lekukoa. Saioa Oliver eta Luisen ariketek hasi zuten.

Azkenik, beltz guztiak batera erakustaldia eskaini ziguten.
Amaitzeko, erakustaldian parte hartu genuen guztiok anaiarteko argazkirako bildu ginen eta horrekin batera, ekitaldiaren amaieran partehartzaileei opari bana banatu zitzaigun. Arratsalde polit bat amaitzeko detaile elegante eta itsurosoa.

Ni nun nagoen asmatzen duenari, premio! ;-)

Eskerrikasko denei ta laister arte!!


Erantzunak
Ba noski asmatu dudala non dadoen zure burutxoa argazkian!!!
Zein da nere premioa!!!!
Ia egunero begiratzen dut zure blog-a. Oraidik ez dut ulertzen nola zu bezelako tunante batek horren gauz interesanteak esaten dituen, no me lo esplico...Bakarrik Realari buruzko zerbaiten falta somatzen dut (es hora de hacer leña del arbol caido!!!)
Friton ezkontzan ikusiko gea.
Nork: uxo.2007/06/21 15:48:58.572 GMT+2
Premioa: Afarie nire etxen. Ez dek txarra, eh?! larunbaten hitzegingo diagu.
Errealarena aldiz, post berrian erantzuna zijok. Baina zeozer gehitzearren, herenegun TeleÑoñostiko minuto 90 tantos ikusten jardun nintzen ta tipo batek Errealaren jetsieraren inguruan egiten zuen analisi kezkagarriak, benetako egoeraren "argazkia" ematen zuen: Errelak une honetan ez du ezer: Ez jokalaririk, ez estadiorik, ez dirurik, ez azpiegiturik... nada, cero, kaputt, en pelotas!!
Zentzu horretan Erreala disoluziotik oso gertu egongo litzakela argitu zuen. Inquietante.
Por zierto, batzuk dagoeneko manifak antolatzeko dabiltza. Que rueden cabezas! que corra la sangre!
Nork: xa2er.2007/06/21 15:51:27.820 GMT+2
Nitaz oroitzen! Zuekin eiten nun kempo han zumarragan! Eloy Naz Ta! Lagunek Punki edota Suru deitzen naute orain!
Joe zer nolako erakustaldia...noizkoa duk???jada ez naz oroitzen! Eman Jesus ta beste sensei-ei nire segapoto zembakia deitu nahi banaute : 662479748
Beno deitu nai zunen!!!
JAI!
Nork: Eloy.2007/09/18 19:12:31.082 GMT+2
Aupa Eloy,
Uste dut ez garela ezagutzen. Erakustaldia Zumarragan izan bazen ere, nik Beasainen entrenatzen dut.
Erakustaldia aurtengo ekainaren 16an izan zen. Jesus zein dan uste det badakidala, baina ez dut traturik beraiekin, egokiena zu zeu agertzea ta beraiekin egotea izango litzake.
Besterik ez,
HAI!!!
Nork: xa2er.2007/09/20 18:37:25.025 GMT+2
http://www.blogak.com/xa2er