Katakunbak.
Abertzaleontzako panorama oso iluna ikusten dut.
Mugimendu abertzalean bi bide nagusi daudelarik, EAJ eta Ezker Abertzale ilegalizatua, EAJ bere morrointza instituzional-industrial-negozilloengatik politikoki baldintzaturik aurkitzen dugu. Izaronewsen ere antzeko analisi bat irakurri nuen aspaldi. Ezker Abertzale ilegalizatua aldiz, ilegalizatua eta burua ezin altxaturik: bere jarduera politikoa Zumosoleko lengusuagatik baldintzatua aurkitzen baidugu.
Beste alderdi abertzaleen aldetik berriz, EA desagertzekotan aurkitzen dugu ta Aralar Ezker Batuko komunista espainolekin koalizioan.
Alderdin nengoela gogoan dut 95-96-97 urteetan nolaz Bilboko Erakustazokara igande arratsaldez juten ginen. Oraingoan, nekez betetzen dute Bilboko Plaza Berria. Telebista testigu.
Panorama honekin espainolek lasai baino lasaiago aurkitzen ditugu: EAJ dominatuta ta Ezker Abertzalea ittota.
Mundu abertzalean gauza asko aldatu beharko dira gizartearen erreferentzia politikoa izaten jarraitu nahi bada.
Ba horixe: Katakunbak





Erantzunak
Pare bat gauza soilik:
- Ezker batua, EAJ eta EArekin gobernatzen ari da. Hauek ere “komunista espainolekin” gustura daude dirudienez.
-Ez dut uste abertzaletasuna horren gaizki dagoenik. Gauza bat, jendeak politikoei jarraitzen dieten edo ez da, eta beste kontu bat, boto kopurua. Jendeak aberri eguna eta horrelako kontuetaz paso egitea posible da, baina ziur, hauteskundeetan EAJ-k irabazten duela beti bezala. ZIUR.
Nire ustez gaur egun, abertzaletasuna, beti bezain erreferente politiko da.
Nork: borthuzai.2007/04/10 10:48:21.377 GMT+2
http://www.blogak.com/denetik
Egie dek. Detaile hori pasatu bazitzaidan, ez zen orainean pentsatzen ari nintzelako, maiatzeko panoramaren ondorenean baizik. Argi dago bai EAJ eta bai EAk, EzkerBatua behar/nahi dutela.
Horrekin beste gauzatxo bat.
Aidanez Estatu mailan Izquierda Unidak duen diru sarrera nagusia Eusko Jaurlaritza Ezker Batuaren bitartez da.
Izquierda Unidarentzako ezinbestekoa da EzkerBatua EJtan egotea.
...hauteskundeetan EAJ-k irabazten duela beti bezala. ZIUR.
Je, Katalunian CiUk ere hori esango zian Pujol Molt Honorable zianen edo Galizian Fraga Xuntako buru zianen. Hemen ere bide hori jarraituko bagenian, ez nintzean harrituko.
Nik gertutik ikusi ta ezagutzen diatenagatio... ideologiaren, hitz potoloekin esanda, garaiak ez ditugu bizi. Porlanarenak baizik.
Nork: xa2er.2007/04/11 03:12:26.920 GMT+2
Nork: Sugoi.2007/04/19 22:53:24.366 GMT+2
Oraindik ez dut/dugu ezer ziurtatzerik baina jakinaren gainean izango zaituztet.
Nork: xa2er.2007/04/20 11:01:28.585 GMT+2