Aurreko post batean Beasaingo EAk hauteskunde kanpaina hasi aurretik panel batzu erabiliz egin zuen ekimena komentatu nuen. Ba orain beste xelebrekeri batekin datorzkigu.
Beraiek adostutako legedia alboratuz, herriko makina bat banku eta parkeetan... almoadak jartzeari ekin diote!! Ok, hitz egokia "burko" da.
Zaldizurretan.

Zubimuzun


Pergoletan
Gaurkoa hauteskundeetako lehen eguna izanik ez da paneletan mugimendu gehiegirik ikusten. Ohi bezala, EAJkoak dira lehenak kartelak jartzen. Nire militantzi garaietan ostegun gau berean jartzen genituen. Ba badirudi, jarri ta dagoeneko egun berean izurratu dizkietela.

Ta orain hausnarketa:
EAk aurreko bi legegintzaldiak EAJrekin koalizioa osatu du Beasainen ta Beasainek daukan etxebizitza arazoaz orain jabetzen al zarete?
Azpiegiturak sustatzeko udalaren Beasain Lantzen, S.A. enpresa gogoz babestu ta orain kexu? zuek egoera honetan arduraren bat ere izango dezute ba? Kontuak eskatzezkeotan, Oiartzungo zuen alderdikideei eskatu. Vaya banda!
Aurreko postean esan nuen bezala, herritarron azpiegiturak zuen onurarako erabiltzea OSO itxusia da. Hare eta gehiago, hauteskudeetan kanpaina egiteko panelak daudenean!!
Esan nuen bezala, eskerrak ekimen hori ez dugunik egin Elkarlanekoek, bestela komeriak.
Horietako pare bat hartu ta eBayen salgai jartzen ez ditudanean...
Maiatzaren 12ko eguneraketa: Herrian ez da almoadarik geratzen, desagertu, lapurtu, erretiratu... dituzte dagoeneko. Norbaitek baten bat balu kaso egin dezala.


Idatzi artikulu bat