Afrobeat lasaia gustokoa badezute, Tayutarekin gustora jardungo zarete: Ruperren "Aspaldian" eta Metallicaren "Creeping Death" abestiaren introa jo zutenerako ez dago gaizki taldea ;-)

Argazkiak.org | Tayuta © cc-by-sa: xa2
Jarraian Kokein.
Beraiek ikustera gerturatu nintzen, ez det ukatuko. 2006ko Ordiziako festetan jo zutenetik ikusi gabe nituen ta orduan bezala, gozatua izan zen Gaztetxean jo zuten saioa: Egurre, egurre eta egurre. Zaloak ahotsa zertxobait "kaskatuta" zeukan, baina hala ere bere xarma ez zuen galdu.

Argazkiak.org | Zaloa. © cc-by-sa: xa2

Argazkiak.org | Zaloa eta Iker © cc-by-sa: xa2

Argazkiak.org | Zaloa © cc-by-sa: xa2

Argazkiak.org | Kokein: Lete eta Jatsu © cc-by-sa: xa2
Lotuta Egon Arren eta Mundu Margotu Berri Bat CDak erosteko aprobetxatu nuen. Gauza kuriosoa eta polita: Kokeinen azkeneko diska Creative Commons lizentzia batean atera dute: by-nc-sa.
Ta Layo Raser.

Argazkiak.org | Layo Raser © cc-by-sa: xa2
Joder, qué fieras!
Banekien Rayo Laser edo antzeko izena zuen talde bat bazela, ah! Layo Raser, hitz joku polita, blog honetan ohituta gauden bezala ;-)
Argazkiak.org | Layo Raser © cc-by-sa: xa2
Espontaneo bat ere abeslari piurak egitera igo zitzaienekoa.
Elena, Jon ta Fortun. Abeslaririk ez ta zapatilla: Punk-HC heavy ikuttuarekin abesti basatiak. Joder, lehen aldia zen entzuten nituela ta... a ze zortea kalabera hauek ezagutzeko izan nuena: Apirilean Japoniara dijoazte! Vaya carrerón!
Amaitu zutenean Jonekin animo hitz batzu eman nizkion ta CDa salgai zutela aipatu zutelarik, berau erosteari ekin nion. Saltzaileak LayoRaser-eko CD, kamiseta eta txapa bat 10€ren truke eman zizkidan. Horrela bai, ea martxoan Testament, Megadeth eta Judas Priest ikusten ditudanean berdin portatzen diren!!
CD zorroak bi CD ditu!? eta beraiek ere Creative Commons lizentzi baten pean atera dituzte. Kasu honetan by-nc-nd.

Argazkiak.org | Layo Raser © cc-by-sa: xa2





Idatzi artikulu bat