Ezagutzen nauzuenok badakizue gehiago edo gutxiago, azkenaldian gutxiago, Goierriko Elkarlanean parte hartzen dudala.
Bertan denbora pasatzeak AHTaren aurka dagoen radiografi sozial bat egiteko aukera eman dit eta jabetzeko proiektu honen aurkako oposizioak ez duela banatuta egoterik.
Alegia, Tren Soziala, AHT Gelditu! Elkarlana eta AHTaren aurkako Asanblada ditugu AHTaren aurka.
Banaketa honek herritarrengan konfusioa sortzen duela somatzen dut, talde batzu Elkarlanean baidaude baina ez Asanbladan, edo Tren Sozialean bai baina ez Elkarlanean, edo bietan daude... en fín, un lío.
AHTaren aldeko indar eta borondateak OSO indartsuak dira, ta ez naiz ari interes estrategiko urrunetaz, aldiz gertuan ditudan nire herriko zein Goierriko eskualdeko promotore, enpresa "eraikitzaile" eta zergatik ukatu, pertsona partikularrak ere bai.
AHTaren oposizioa zerbait bada, anitza da. Eta anitztasun hori aberasgarria bada ere, beste une batzuetan oztopo bihur daiteke erabakiak hartzerakoan edo lan ildoak finkatzerakoan. Elkarlanean ikusten dut, ez da ba egongo hiru talde horien artean!
Zentzu horretan ta hasierako ideiari helduaz, AHTaren aurkako oposizioa banatuta egotea, jasangaitza den luxu bat da. Gutxieneko Balio Biderkaitzaren formula bilatu beharra dago. Bestela...
2007/04/18 01:20:37.772 GMT+2
Tren soziala, AHT Gelditu! Elkarlana, AHTaren aurkako asanblada...
Nork: xa2er.2007/04/18 01:20:37.772 GMT+2
Etiketak:
elkarlana
tav
asanblada
aht
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)


Idatzi artikulu bat