Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/05/11 17:02:12.925 GMT+2

Web 2.0 aldatu egin du jokoa.

Informatika eta euskara uztartzen dituen eremuaren azken berriak jasotzeko aukera izan genuen atzoko partez Donostiako Teknologi Elkartegira, Informatikari Euskaldunen VI. Bilkurara IEB07 gerturatu ginanok.
Bertan jazotakoaren kronikarik ez dut egingo, dagoeneko makina bat blogetan hausnarketak irakurgai badaude eta. Sustatun  hemen sartuaz aurkituko dituzue.
Berrian ere aipatzen dute, Joxe Aranzabalen argazki eta guzti, paperean bederen.

Ikusi ditudan blogetan deskribapenak bai baina irudirik ikusi ez dudanik, (eguneratua: SiliconLautadan badare, ta batean nire erdi tortillea azaltzen da) goiz parteko hizlariei hartu nizkien argazkiak jarriko ditut ikusgai. Ez die oso itsurosok hala ere! :-/

Tira, sarrera hitzaldia Joxe Aranzabalek egin zuen ta ikaragarri gustatu zitzaidan. Bikain. Ez daukagu Tim O'Reillyren beharrik tresna hauen erabiltze garela jabetzeko. Erabiltzaileok jadanik ez dugu bitartekariren beharrik gure mezuak ezagutarazteko.

                        

Jarraian Elurneteko Gorka Julioren (Teketen) txanda etorri zen ta mikroformatuetaz jardun zitzaigun. Ez nian ostiak ulertu.

                        

Euskara Interneteko 36. hizkuntza izateko bidean jarri beharko dugu Gari Araolazarentzat. Hitzaldi zuzena eta argia: Googlei, erabiltzaileoi eta erakundeei "zapatilla" eman beharra daukagu euskararen bisibilitatea areagotzeko sarean. Ondo Gari. Sorry, no pics.

Jarraian Ordiziako Jakintzakoek beraien eskolaren izena nondik datorkion argi eta garbi azaldu ziguten. Adibide praktikoak, egunerokotasunekoak, irakasle-ikasle harremen aldaketak... Bikain IKTeroak, ohi bezala.

  

                   

Tolosaldea Goimailako LH institutuko Iñigo Balerdik eskolan YouTubetaz egiten duten erabilera sakona adierazi zigun, ikaslegoaren inplikazioa lortuz, Wikipedia osatzen, VLC aplikazioa euskaratzen... gauza kuriosoak.

                    


Zabaldu.com-eko Arkaitz Zubiagak modu kolaboratibo batean oinarritutako tresna honen ildo nagusiak eman zizkigun. Nire galdera bat  erantzutea ere suertatu zitzaion ;-) Ondo Arkaitz, baina hurrengoan ozenago hitzeinzak.

                  

Azkenik eta amaitzeko, blogak.com plataforma honetako kudeatzaileetako bat den Josu Azpillagak, plataforma honi eta Tagzaniari buruz jardun zitzaigun. Modu irmo eta xumean beraien esperientziak eta goraberak azaldu zizkigun. Way cool!

   

Atsalde parten beste hitzaldi batzu bazeuden ere, lanera bueltatuz bukatu nuen Miramongo irteera. Lagunak agurtu, potaje berriak ezagutu ta beste jende batek bere gauzak nola egiten dituen jakiteko aukera paregabea galdu zenuten etorri ez zinetenok.

Nork: xa2er.2007/05/11 17:02:12.925 GMT+2
Etiketak: ieb07 miramon | Permalink | Erantzunak (7) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Aupa, lagun!
Mila esker aipamenagatik. Bide batez, aprobetxatzen dut esateko izugarri gustatzen zaidala zure argazki azpian azaltzen den esaldi hori. Oraintxe bertan norena den ikustera noa...  :-):-)

Nork: Maite.2007/05/12 12:10:01.401 GMT+2
http://euskaljakintza.blogsome.com

Kaixo Maite!
Zuk egindako aurkezpenaren aipamena egin nezaken gutxinekoa da, ez da ezer.

Esaldia aldiz, Shorinji Kempo praktikatzen dudan Beasaingo kiroldegiko pareta batean eskegitako Integral aldizkariko fotokopia batean dut ikusgai astero hirutan.

Wikipedian, Wikiquote eta Google-en bilatzen saiatu banaiz ere, Frank Outlaw hori zein zan/dan arrastorik ez dut. Misterio.
Bere berririk aurkituko bazenu, ezagutaraziko bazenigu estimatuko genizuke.

Ondo izan!!

Nork: xa2er.2007/05/12 14:49:39.402 GMT+2
http://www.blogak.com/xa2er

Aupa, xa2er!
Zuri hori idatzi bezain laster, begira hasi naiz eta gune honekin egin dut topo. Bertan, esaldia eta gero Talmud-a aipatzen du (El Talmud (התלמוד) es una obra que recoge las discusiones rabínicas sobre leyes judías, tradiciones, costumbres, leyendas e historias). Egia esan, esaldi horrek badirudi horrelako nonbaitetik ateratakoa, ezta?
-----------------
Dena den, ikustera noa ea Frank Outlaw delako hori nor den...

Nork: Maite.2007/05/12 20:34:02.016 GMT+2
http://euskaljakintza.blogsome.com

Aupa, berriz!

Han eta hemen begira aritu naiz eta badirudi ez dagoela batere garbi norena den. Bestela, irakurri hau:

“Watch your thoughts, for they become words.
Watch your words, for they become actions.
Watch your actions, for they become habits.
Watch your habits, for they become character.
Watch your character, for it becomes your destiny.”
Unknown

(Editor's note: This quote is widely attributed to "Frank Outlaw" on the Web, but we've found no confirmation that this is the correct source. Popular quotation books — including Bartlett's Familiar Quotations (17th ed., 2002), Roget's International Thesaurus of Quotations (1970) and The Harper Book of Quotations (3rd ed., 1993) — do not include this quote or any reference to Frank Outlaw. In July 2003, we received an e-mail message from "Elizabeth C.," who claims to have written this verse and sent it in 1998 to members of an e-mail group of people living with lupus. According to her, "these few lines have since taken on a life of their own via the Internet. I was honored when someone asked if they could post it on their work bulletin board. From there it ended up as a desktop theme. It has traveled everywhere.")

 


Nork: Maite.2007/05/12 21:04:52.668 GMT+2
http://euskaljakintza.blogsome.com

Joe Maite, crack bat zara!

Hurrengo asteartean klasea dut kiroldegin ta argazki bat aterako diot fotokopiari ta jarriko det hemen ikusgai.

Hala ere, Elizabeth C. horrek esaten duena nik ez det sinisten: Kiroldegin eskegita dagoen kopia hori, Integraleko ale zahar baten lehen aldiz ikusi nuen duela 10-15 urte.

Qué intriga!

Nork: xa2er.2007/05/12 22:28:53.405 GMT+2

Aupa, xa2er!

Ba, nik apustu egingo nuke Talmud-ekin zerikusia duela. Ez dakit, baina iruditzen zait pentsamendu hori sakonegia dela Frank Outlaw batek sortua izateko. :-)

Hasi naiz begiratzen pixka bat baina hebreeraz dago dena!!! :-(

Nork: Maite.2007/05/13 02:55:45.615 GMT+2
http://euskaljakintza.blogsome.com

Ongi, ongi, hori da lana egitea... 02.55tan!

Bai niri ere susmo hori ematen dit, zentzu filosofiko/erlijioso nabarmenegia du.
Frank horren abizena ere, ezizen kutsua hartzen diot.

Bejondeizula!

Nork: xa2er.2007/05/13 11:08:13.857 GMT+2
http://www.blogak.com/xa2er

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru