Esaten dudanaren islada azkenaldian Wikipediaren atal ezberdinetan landu ditudan artikuluak eta Wikimedia Commonsera igo ditudan 104 argazkiak dituzue.

Argazki guzti horiek Wikipediaren euskarazko eta espainolezko atalean dauden artikulu ezberdinak osatzeko erabili ditudalarik, artikulu guzti horietatik gutxi batzu baino ez ditut nik 0tik hasi. Hauetako batzu aipatzearren Web 2.0rena 2007. urtean landu nuena eta horren ordainetan Dell eramangarria irabazi nuelarik, Indalecio Ojanguren argazkilari eibartarrarena aurten landu dudana, Markel Olano Gipuzkoako Ditutatu Nagusiarena asteburu honetan landu dudana eta Gipuzkoa 2.0 ekimenarena aurreko astean idatzi nuena.
Horrekin batera, GureGipuzkoa.net atarian Creative Commons by-sa lizentzi pean dauden makina bat argazkia ere Wikimedia Commonsera igoaz irudi grafikoen beharren zeuden artikuluak osatu ditut.
Oinarrian, argazkirik gabe zeuden artikuluak osatzeari ekin diot azkeneko bi aste hauetan. Espainolezko Wikipedian egindako ekarpenak ez dira euskarazko Wikipedian egin ditudanak bezain oparoak izan baina umezurtz zeuden artikulu horiek osatzen ikaragarri gustora jardun naiz.





Idatzi artikulu bat