Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/04/27 10:59:09.458 GMT+2

Zergatik deitzen dute doako aparkaletua?!

Hauteskundeak gainean ditugula agerian da aspalditxotik Beasainen.

Aurreko asteetan Ezker Abertzaleko jendea sinadura bilketari ekin bazion, oraingoan Eusko Alkartasunako propaganda ikusgai dago Beasaingo kaleetan zehar, Porteritik hasi eta Kiroldegiraino, eta baita Interneten ere.

            

Beasaingo makina bat farola, zuhaitz eta elementu urbano aprobetxatuz triangelu sekzioa duten plastikozko panelak jarri dituzte aste honetan. Nik atzo atsalden ikusi nituen lehenengoz. Agerian da akats ortografiko nabarmenak dituztela.

            

Hasiera batean Beasaingo Udala TAO/OTA sistema jartzekotan dabileraren aitzakiaekin, erabaki horren kontrako ekimena izango zelakoan nengoen baina aidanez oker nenbilen: Beasaingo EAk aparkamentu gehiago eskatzen ditu gure autoak aparkatzeko.

Ta orain hausnarketak eta galderak:
  1. Beasaingo EA, udal gobernuan egonda nolaz da posible bere buruari horrelako eskaera egitea? Ez dezute ba EAJkin azken urteetan udala osatu?
  2. Hauteskunde kanpaina hasi gabe dagoelarik, "legala" al da horrelako panel sorta herrian jartzea? Alegia, zuek zuen botoekin onartutako udal ordenanzak... betetzen al dituzte panel hauek? Eskerrak ez ditugun AHT Gelditu! Elkarlaneko kideok jarri bestela...
  3. Auto gehiago, errepide gehiago, porlan gehiago... garraio publikoaren aldeko apustua egin partez, garraio pribatuaren aldekoa egitea, "itsusi" xamarra iruditzen zait.  Hare eta gehiago zuen weborrian zintzilikatuta dezuten programari kaso egiten badiogu:  "Ingurumenaren defentsa. Ingumenarekiko sentsibilizazioa areagotzea eta ingurumenaren arloa hobetzea oinarrizko printzipioa izango da gure kudeaketan. Agenda 21ean ezarritakoa garatzen jarraituko dugu, eta, horretarako, teknikari bat kontratatzea proposatzen dugu. Hasteko, lanek eragiten duten zarata eragotzi beharko da, eta, horretarako, makina isilak erabiltzera behartu beharko dira."    Autoak makina isilak dira aidanez.
                

Hauteskunde egunera arte, animazioa ez da faltako gure kaleetan, hasiak gara dagoeneko "dantzan".

Nork: xa2er.2007/04/27 10:59:09.458 GMT+2
Etiketak: beasain eusko_alkartasuna | Permalink | Erantzunak (6) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Jendeak aparkaleku gehiago eskatzen baditu pikutara ingurumenaren defentsa! Zer axola dute kontraesanek gaur esandakoa bihar ahazten dugun garai hauetan? Baterez, zenbat eta gehiago hobeto, horrela dena defendatzea legitimo da.

Alderdi guztiak mugitzen dira bero gehien egiten duen lekura baina EArena barkaezina da; girasol batek baino disimulo gutxiago dute. Tamalez, baita gure herrian ere...

Nork: indezent.2007/04/27 12:18:36.094 GMT+2
http://www.blogak.com/theindezents

indezent:

Egie esateko, ekimen kutrea iruditu zaidak.

Nork: xa2er.2007/04/28 03:06:04.835 GMT+2
www.blogak.com/xa2er

Kartoia gastatu dute behintzat...

Nork: indezent.2007/04/28 16:17:03.535 GMT+2

  Hau bai marka. Sharon Osbourne euskalduna balitz, jeltzalea izango litzateke. Eta TAO gestionatuko luke. Diruzaleak beti diruzale, txerri erosle eta txorizo saltzaile

Nork: Pyromanus Rex.2007/05/11 17:32:58.312 GMT+2

Jajaja... ta Alderdi Egunean Ozzyk joko zuela esatea ahaztu zaik.

Nork: xa2er.2007/05/11 23:48:03.822 GMT+2
http://www.blogak.com/xa2er

 Eta Arzalluzekin batera, aterkia eskutan duela, Eusko Gudariak abestuko dik; Eusko Madmanak gera, euzkadi askatxeeeko

 

Nork: Pyromanus Rex.2007/05/16 12:47:12.600 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.