Ex afiliados jeltzales llaman a no votar a un PNV «rehén del PSOE»
Egie esateko, ez dakit zertara datorren horrenbesteko zalaparta alderdikide ohi batzuengandik EAJtaren inguruan.
EAJ/PNVk aspaldi utzi zion herri honetan boterea izateari: EBBk baino, Amenabar, Altuna&Uria eta Bizkaialdeko porlanero harrobieroak agintzen dute. Aurreko maiatzaren 13an Garak zekarren artikulua esanguratsua da ideia hori argitzeko.

EEBBetan Halliburtonek petrolioaren lobbya osatzen duen bezala, Euskal Herrian, Construcciones Amenabarrekin, adibide bat esatearren, gauza berbera gertatzen da. Petrolioa porlanarengatik aldatzen da, besterik ez.
Arnaldok aurrekoan martxoan Partido del Negocio Vascori buruz BECen esandakoa, modu zuhurragoan esatea badago ere, ein haundi batean arrazoia ez zaio falta. Alderdiko maila askotan ideologiak beste interes "krematistikoekin" estropuz egiten du. Baina ojo, zerrikeriak salatu behar baditugu, salatu ditzagun denak: urteetan ezker abertzaleko gobernuak izan dituzten Tolosaldeko herri txikietan ere makina bat trapitxeo izan dira ta horien inguruan Garan ez dut berririk jaso. Zai nago.
Horrekin batera, eta amaitzeko, alderdikide ohi hauen adierazpenak alderdiarengan eragina izan behar dutelakoan badaude, jai dute: Barruan nengoenean kanpotik zetorzten erasoak bost piper ajola zitzaizkigun: Gebara, Arregi... bertsok ateratzen genituen beraien kontura!
Frank Zappak zioen bezala:


Erantzunak
Nork: Pello.2007/05/21 21:15:06.739 GMT+2
Eunon Xabi.
Ematen dik kritiko asko ai diela azaltzen azken aldi hontan. "Txillardegik Aralar utzi":http://www.eitb24.com/berria/eu/B24_49676/politika/AKORDIORIK-EZ-ILDO-POLITIKOAREKIN-Txillardegik-Aralar/ Rosa Diezek "partido berria":http://actualidad.terra.es/nacional/articulo/rosa_diez_savater_1588298.htm sortu nahi...Hau dek giroa!
Nork: Igor.2007/05/22 10:39:57.517 GMT+2
Nork: xa2er.2007/05/22 18:52:19.253 GMT+2
http://www.blogak.com/xa2er